Ekintzaz beteriko asteburua LEK-en: eskalada, eskubaloia eta arku tiraketa

0
1130

Zubiaren ondoren, bueltan dira LEK-eko asteburuetako ekintzak. Hainbat ekintza izango dituzte larunbat honetan, azaroaren 8an. Alde batetik, LH 3-4. mailako ikasleek eskalada gehiago ezagutzeko aukera izango dute eta izen ematea gaur bukatuko da. LH 5-6. mailako ikasleek eskubaloiko txapelketa izango dute eta izen ematea saioetan egiten ari dira monitoreen laguntzarekin. Bukatzeko, kirol egokituko taldeak arku tiraketako saioa izango du. Datorren asteburuan, azaroaren 15ean JOLASHEZI-ko 2. topaketa ospatuko dugu eta izen ematea astelehenean zabalduko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen