Ekintza ugari Emakume Txokoaren jardunaldi feministen 2.egunean

0
509

Goizeko 10:00etatik aurrera ‘NAHINORANAHI: Elkar irakurriz, zainduz, aktibatuz’ jardunaldi feministen bigarren eguna ospatzen ari da, Emakume Txokoak bere 20. urteurrenaren harira antolatua. Eguna ‘Justizia Feminista ehuntzen: erreparazioa, komunitatea, herrikidetza’ mahai-inguruarekin hasi da.

Mahai-inguruaren aurretik Emakume Txokoak 20 urte hauen errepasoa egiten duen bideo bat aurkeztu du. Bertan, antolatu dituzten edo parte hartu duten jardueren, ekimenen… argazkiak erakutsi dira. Aurkezpena, umorez, Beatriz Egizabal klown eta bakarrizketagileak egin du.

‘Justizia Feminista ehuntzen: erreparazioa, komunitatea, herrikidetza’ mahai-inguruan Aurora Iturriotz berdintasun teknikariak eta Olatz Dañobeitia Justizia Feministako kideak parte hartu dute. Laura Macaya ezin izan da egon.

Antolatzaileek azaldu dutenez, ” Mahai-inguru hau antolatzearen arrazoia, azken hilabeteetan gaurkotasuna izan duen gaia delako, baita zigorren inguruko eztabaidak eta kezkak ere. Gainera, gutxi izan dira gai honen inguruan hausnarketa sakona egiteko guneak.”

Mahai-inguruan justizia-sistema hainbat ikuspuntutatik begiratuta aztertu da eta hiru gai zehatz jorratu dira: justizia baliotzeko oinarritik ulertzea, mina minaren zigortzetik jarrera antikonduktibistetara; beste alde batetik, justizia banatu edo eraiki egiten da, komunitatea egiaren, erreparazioaren eta biktimen berreskurapenaren espazio kolektibo giza; eta azkenik, kolektibitatearen erantzukizuna.

Tailerrak Kulturaten


Ondoren, hiru tailer egin dira Kulturaten. Areto Nagusian Tania Cañas Sirianyk ‘Kalitastezko zaintza jaso eta eskaintzeko eskubidea’ tailerra eman du, Jokin Zaitegik gelan Maitane Urizar Elorzak ‘Haurtzaroaren kontrako sexu indarkeriaren hausten’ tailerra eskaini du eta Loramendi gelan Idoa Arraiza Zabalegik eta Aiora Epele Agirrek ‘Indarkeria matxistaren aurkako protokoloak: argi-ilunak’ izeneko tailerra. Hiru tailerrak ikusleen arrakastarekin. Goiza amaitzeko, antolatzaileek eta bertaratutakoek Sebero Altuben bazkaldu dute.

Ekintza gehiago arratsaldean

Arratsaldean jarduerekin jarraituko dute. Arratsaldeko 17 00etan Kulturateko klaustroan ‘Ba al dago lekurik politikagintzan, feminismotik eragiteko?’ solasaldia izango da, Onintza Enbeita Maguregi eta Ainhoa Etxaide Amorrorturen eskutik. Arratsaldeko 18:30ean ‘Klownklusioak’ ikuskizuna Beatriz Egizabal Ollokiegiren eskutik. Eguna amaitzeko, Gaztetxean ‘NAHINORANAHI’ kontzertua eskainiko dute Belen Nevado Mendezek, Alarde Moreak eta DJ LatxirOngak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen