Ekiñe Casadok lehen diskoko ‘Artelana naiz’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du

0
1326

Sortzaile arrasatearrak ‘Besterik ez’ lana kalera atera du aurten, eta bideoklipean Maialen Oleaga Nuño du lagun, ahotsak modulatzen.

Arrasatear gazteak, bere lehenbiziko lanean, “zalantzak, sentimentuak, koloreak eta poesia” partekatzen ditu. Bost kantuk osatzen dute diskoa, eta hauetako bat, ‘Artelana naiz’, hezurmamitu dute bideoklip batean.

Kantu honen hitzak Maddi Zabalo eta Ekiñerenak dira, eta bideoklipean Marta Montianok dantzari dihardu. Ekoizpen nahiz post-produkzioaz Oihan Loiti Iraola arduratu da. Horren guztiorren emaitza hemen duzue, aurrera!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen