Gerraren eta bizitzaren garestitzearen aurrean, langileen aldeko politikak aldarrikatuko ditu LABek aurtengo Maiatzaren Lehenean. Euskal Herri osoan egingo dituen mobilizazioen artean, Debaldeko afiliatu eta langileei Eibarrerako deia luzatu die sindikatu abertzaleak; eguerdiko 12.30ean Untzaga plazatik irtengo den manifestaziorako lehenengo, bi ordu beranduago Untzaga plazan bertan bazkaria antolatu dute eta ondoren Nebar talde bergararrak kontzertua eskainiko du.
Aurreko astean delegatuen batzarra egin zuten Arrasateko Kulturaten deialdia enpresetan zabaltzeko eta jarraian egun honen aurrean egindako irakurketa duzue irakurgai.
Aurtengo Maiatzaren Lehenerako LABen deialdiei erreferentzia eginez. “Langileok eragin”
lelopean, langileek bizimodu duina bermatzeko ezinbestekoak dituzten hiru neurri zehatz
aldarrikatzen ditu sindikatuak: etxebizitza eskubidea; kalitatezko zerbitzu publikoak, eta
soldata nahiz pentsio duinak.
Nazioarteko testuinguruari dagokionez: Munduari begiratzen diogunean, zanpaketa eta gerra
ikusten dugu nonahi: Palestina, Venezuela, Kuba, Groenlandia, Libano, Iran, zein izango da
hurrengoa? Trump eta Netanyahu bezalako faxista eta genozidek jopuntuan dituzte munduko
herriak eta langileak. Eta euren menpe jarri dira Europako agintari gehienak. Mozorrorik gabe
azaltzen zaigu kapitalismoa: sistema bortitza, koloniala, heteropatriarkala da”.
Finantza-krisiarekin, pandemiarekin edota Ukrainako gerrarekin gertatu bezala, Ekialde
Hurbileko gerraren faktura langileei ordainarazten saiatuko da patronala, prezioak garestituz
eta enpleguari nahiz lan-baldintzei eraso eginez. Horri erantzunez, LABek irmoki adieraziko
du gerraren aurkako mezua Maiatzaren Lehen hontan.
Testuinguru ekonomiko ezegonkor honek langileen aldeko politikak egiteko premia areagotzen dute: Hasteko eta behin, langile guztiei eta pentsiodun guztiei gutxieneko diru- sarrera bat bermatu behar zaie, gutxieneko soldata eta gutxieneko pentsio duina. Hori aldarrikatu zuten martxoaren 17an 100.000 lagun baino gehiagok Hego Euskal Herriko kaleetan.
Era berean, enpleguaren defentsan borrokan ari diren langileak gogoan ditugu gaurkoan hala
nola, greba mugagabean diren Aiaraldeako bi enpresetakoak, Maderas de Llodio eta Tubos
Reunidos.
Era berean, gogor kritikatzen dugu patronala greba orokorraren aurrean entzungor egin
izanagatik: Mahaian esertzeari uko egiten diote, badakitelako gure proposamena bidezkoa
eta bideragarria dela. Grebaren egunean esan genuen bezala, patronalak, ezezko
bakoitzarekin, bere burua desprestigiatzen du, eta euskal sindikatuon posizioa indartzen.
Hemen, Espainiako Estatuan ez bezala, badago borrokarako prestasuna eta indarra daukan
sindikalismoa.
Ildo beretik, Greba Orokorra egin eta hilabetera “elkarrizketa soziala” instituzionalizatzeko
Eusko Jaurlaritzak Confebask, UGT eta CCOOekin batera iragarritako asmoa deitoratu du
LABek: Confebask gutxieneko soldataz negoziatzera behartu beharrean, bere neurriko
eszenifikazio bat antolatu du Pradalesen gobernuak. UGT eta CCOO euren zerbitzura jarri
dira, finantziazio handiago baten truke. Hiru aldiz da salagarria: euskal langileen beharrei
muzin egiten dielako, gehiengo sindikalari bizkarra ematen zaiolako eta atxikimendu
politikoaren salerosketaren eskeman oinarritzen delako.
Pradalesek irudikatu nahi izan duen aldaketa ezerezean geratu da: osasun mahaia sindikatu
guztien iritziaren kontra itxi zuen; bi herri ekimen legegile eztabaidatzeari uko egin zion; eta
orain gutxiengo sindikalean oinarritzen da gehiengoaren ordezkagarritasunari eta eskariari
muzin egiteko. Pradales Urkulluren kopia bilakatu da”

Horrelako amarruek porrot egingo dutela argi utzi nahi dugu:Euskal langileek sindikalismo
borrokalariaren aldeko hautua egiten dute; hala erakusten du LABen etengabeko hazkundeak.
Euskal langileek badakite antolakuntza eta borroka kolektiboa direla gure eskubideen alde
egiteko bidea. Antolakuntza eta borroka kolektiboaren bidez posible da munduan, Europan eta
bereziki Euskal Herrian beste eredu bat eraikitzea.
Ildo honetan, gutxi batzuen etekinak baino, denon bizitzak erdigunean jarriko dituen eredua
aldarrikatuko du LABek Maiatzaren Lehenean.
- Gutxieneko soldata eta pentsio duina denontzat, bizitzaren garestitzeari aurre
- egiteko. Arrakala matxista, arrazista, eta belaunaldi-arrakalarik ez.
- Zerbitzu publikoak sendotu, hezkuntza, osasuna edota zaintza eskubidea
bermatzeko. - Etxebizitzaren gaineko espekulazioarekin amaitu.
- Industrian trantsizio ekosoziala bideratu eta enplegua defendatu.
Horregatik, Maiatzalen Lehenean manifestazio bat deitzen dugu eguerdiko 12:30ean Untzaga
plazatik.





