EHGAM-ek ‘KOSA’ hausnarketa zikloa antolatu du Gaztetxean

0
479

Argazkia: Morbor / Kartelak: EHGAM.

EHGAM (Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimendua) da eta 1976an sortu zen, Euskal Herriko lehendabiziko LGBT+ eragilea izanik. Aurten, belaunaldi berri batek eta EHGAM-en lekukoa hartuz, KOSA hausnarketa-zikloa antolatu dute: “Ekintzak hainbat herritan egingo ditugu, tartean Arrasate eta bertako Gaztetxearekin eta MORBOR taldearekin elkarlanean, “LGBT+ memoria” landuko dugu”.

KOSA hausnarketa zikloa urriaren 27tik azaroaren 13ra izango da. Logika deszentralizatzaile eta lokaletik abiatuta, hainbat herritan hasiko da eta azaroaren 6an, egun osoko egitarauarekin, Bilboko “Karmela” espazio autogestionatuan jarraituko dute. Bertan, mahai-inguruez gain, eta ekitaldi aglutinatzaile gisa, EHGAMek bere une bersortzailea izango du. Eta azaroaren 13an Izarran itxiko da zikloa.

Hona hemen KOSA hausnarketa zikloaren egitaraua: Urriak 27, Arrasateko Gaztetxean, arratsaldeko 19:30ean

[LGBT+ memoria eta “Noiz Bukatzen da Armairua?” liburuaren aurkezpena]

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen