EH Bilduko boto-paperak falta izan ezkero, Iratin eskura daude

0
444

Arrasateko zenbait etxebizitzatara ez dira iritsi koalizio subiranistaren zenbait boto-paper. Horren aurrean, EH Bilduk adierazten du, botoa eman gura dutenek, boto-paperik ez badaukate, Iratin eskuragarri dituztela.

Beheko testua eta argazkia: Arrasateko EH Bildu.

Igande honetan hitzordu garrantzitsua dugu. Ezinezkoa zela esan zuten eta egin dugu. Eta gehiago egingo dugu, are gehiago izango garelako.

Hauteskunde hauetan bi boto eman behar dira: bata Kongresurako eta bestea Senaturako. Azken honetan 3 hautagai markatu behar dira. Kongresurako eta Senaturako EH Bilduren boto-paperak IRATI tabernan daude nahi duenak hartu ditzan.

Eskerrik asko EH Bilduko militantzia, bilkide eta oinarri sozial guztiari zuen konpromisoagatik eta uztaila bete-betean kanpaina egiten ari zareten lan nekaezagatik.

Mugimendu honen altxorrik preziatuena zarete! Igandean berriro #EgingoDugu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen