EH Bilduk Zerrajera kalea eta Nafarroa etorbidea norabide batekoak izateko eskatu du

10
1327

Nafarroa etorbidea eta Zerrajera kaleak bi norabide izan beharrean duela gutxi arte, Iberdrola konpainairen lurperatze lan batzuengatik, kale bakoitza norabide bakarrekoa izateko eskatu dio Udal Gobernuari. Neurri horren eraginak denbora luzeagoan neurtzeko froga pilotua egin dezan eskantzen diote.

Beheko testua eta mapa: EH Bildu.

Aukera bat pertsonen bizitzak hobetzen dituzten neurriei

2019 urtean Arrasateko EH Bildutik, Laubide izeneko proiektua proposatu genuen, helburu nagusia arrasatearron ongizatean hirigintza ikuspegitik urratsak ematea zelarik. Proiektu honen baitan ondorengo neurri hauek proposatu ziren:

  1. Garibai-Biteri etorbidea motordun zirkulazio gabekoa izatea.
  2. Autobus geltoki estalia
  3. Nafarroa etorbide seguruagoa
  4. Zerrajera kalea norabide bakarrekoa
  5. Grupo San Juan auzoaren saneamendua eta antolaketa berritu
  6. Bidegorri sare globala izatea

Aipatutako neurri horietatik 1. neurria aintzat hartu dute. Hala ere, gaur, berriro ere orduan propostutako 3. eta 4. neurriak -Nafarroa etorbidea bide seguruagoa eta Zerrajera kalea norabide bakarrekoa izatea – aintzat har ditzan eskatu nahi diogu Arrasateko Udal Gobernuari. Hain zuzen ere, Nafarroa etorbidea norabide batean eta Zerrajera kalea beste norabidean mantentzea. Neurri horren eraginak denbora luzeagoan neurtzeko froga pilotua egin dezan eskantzen diogu.

Arrasateko EH Bilduk pilotu modura proposatzen ditugun neurri horiek ondorengo onurak dituztela sinesten dugu:

  • CO2 eta soinu kutsadura gutxituz.
  • Mugikortasun ohitura berriei egokitutako espazioa bikatzea: oinezko, bidegorri (bizikleta eta patineteentzat) eta kotxeen arteko oreka bilakatuz. Bidegorria eta espaloiak kale bietan jarriz.
  • Aurrerantzean JAME-Kulturola eta Zaldibarreko haur-parkearen inguru hori, mugimendu handiko espazioa izango da, batez ere haur eta gazteena. Neurri honekin, inguru hau espazio seguru bilakatuko dugu.
  • Aparkaleku gehiago sortzeko aukera izango da, bikoiztuz.

Aurrerantzean ere, merezi dugun herri bat lortzeko urratsak ematen segi dezagun, arte hauetan bizitakoari jarraipena emateko EAJ-PSE udal-gobernuari gure proposamena aintzat hartu eta arrasatearron segurtasun zein ongizatean onura dakartzan neurriak har ditzan proposatzen/eskatzen diogu.

Norabide bakarra mantendu izanak, begibistakoak diren eraginak izan ditu. Neurketarik egin ez den arren, hori sumatu da aste hauetan zehar. Besteak beste, onura hauek jaso ditugu EH Bildu Arrasatetik: trafikoaren zarata bi kaleetan orekatuago izan dela, Nafarroa etorbideko autobus eta autoen kopurua murriztu egin dela, eta ondorioz oinezkoentzako bide seguruagoak lortu direla, eta baita bizilagunen atsedenerako kutsadura akustikoa murriztu dela ere. Erdigunea oinezkoentzat jarri ondoren, Zerrajera eta Nafarroa etorbiderako aukerarik onena dela uste dugu, auto eta autobus askok erabiltzen baitituzte kale horiek.

Egin diren aldaketa guztiak, LAUBIDE proiektua zentzudunena dela berretsi dute eta bizilagunen laguntzerakin aurrera jarraituko duelakoan gaude. Beraz, arrazoi hauengatik guztiengatik, Arrasateko Udal Gobernuari, eskaera hau proposatu diogu aste honetan bertan. Udal Gorbernuak proposamena aztertuko duela erantzun du.

10 IRUZKIN

  1. Ez nator bat, zirkulazioa bi norabidekoa izan behar da. Norabide batekin kutsadura handituko da autoek itzuli osoa eman behar dutelako, horrek zarata eta kutsadura handiagoak dakartza. Espero dut txapuza honek aurrera ez egitea.

  2. 500 autobus pasatzen dira nire etxe paretik egunero, bi kaletan trafikoa orekatzeko proposamen txukuna da, bizilagunen deskantsurako bada ere.

  3. Oso zentzundunak eta egokiak proposamenak. Bertan bizi garenok igarri ditugu majo trafiko gutxitzearen aldeak hiru aste hauetan:kotxe gutxiago, autobusen erdia, e.a..

  4. Proposamena bat dator Arrasateko Mugikortasun Iraunkorraren Plan Integralarekin, eta plan honek oro har ondorengo lan-ildoak ditu:
    Oinezkoen sarearen azalera eta kalitatea handitzea.
    Bizikletaren sustapena.
    Garraio kolektiboaren sustapena.
    Bide-segurtasuna hobetzea.
    Ingurugiroaren kalitatea, eta abar.
    Arrazoi hauengatik, Udalaren Planean daudenak, Nafarroa Etorbidea norabide bakarrekoa egin behar lukete eta udalerriko beste lekuetara zabaldu beharko litzateke ARRASATEko bizitza Arrasatearrentzat erosoagoa eta erakargarriagoa izateko.

  5. Guztiz ados eskaerarekin. Errepide horrek kotxe asko ta asko jasaten ditu eta orain Kulturola eta Musika eskolarekin haurrentzako pasurako baldintza seguruak bermatu behar dira!! Bestela laster susto bat!

  6. Arrasateko mugikortasun plana bidegabekeria da. Txirrinduen bideak ez dira erabiltzen. Nafarroa etorbidean 50 pertsona baino ez dira bizi, ezin da jende horren pribilejioak babesteko trafikoa Zerrajera ostetik bideratu.
    Konponbidea Nafarroa Etorbideko bidegorria berebilen trafikora irekitzea da, eta erreka gainean oinezkoendako espaloi bat egokitu. Urteaga eta Morrasen proposamenak sekulako buruhaureak ekarriko lizkieke autobusei.
    Eta gezurra da etorbide horretatik 500 bus pasatzen direnik.
    Nafarroa etorbideko tramo hori oso zabala da, denerako ematen du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen