EH Bilduk eta Elkarrekin Arrasatek Udalaren Berdintasun Sailak Udal Gobernuaren aldetik jasaten duen “diskriminazio tratua” salatu dute

3
921

Gaur arratsaldean prentsaurrekoa eman dute Emakume Txokoako instalazioen aurrean Maider Morras, Itxaro Artola, Igor Urizar eta Eva Abuin izan dira. Besteak beste, Emakume Txokoa lekuz aldatzeko beharra nabarmendu dute.

Testua: EH Bildu eta Elkarrekin Arrasate.

Hona hemen irakurritako testua:

“Azaroaren 25eko Emakumeen kontrako irndarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren testuinguruan, Arrasateko EH Bilduk eta Elkarrekin Arrasatek Udaleko Berditasun Sailak Udal Gobernuaren aldetik jasaten duen diskriminazio tratua salatu gura dugu.

Hamarkadetan zehar, Arrasate aintzindari izan da Euskal Herri mailan berdintasun politikatan eta horri eustea izan da oposizioko alderdion helburula; baina azkeneko bost urteotan EAJ eta PSOE-ren tandema agintean dagoenetik arloari eman zaion pisua kualitatiboki erori da.

Urteetan zehar kondiantza eta eskuzabaltasun ariketa handia egin dugu oposiziotik, Berdintasun batzordean denetarik proposamenak eginez edota Martxoaren 8a eta Azaroaren 25a bezalako egun esanguratsuei begira Udal Gobernuko alderdiekin adierazpen instituzional ezberdinak onartuz.

Halere, urterik urte, udalbatzan aho batez onartu izan ditugun hainbat eta hainbat konpromiso paper errean geratuz joan dira eta, arestian esandako moduan, berditasun eta feminismoa politiketan abangoardian egon izan den departamentua abandonu egoeran ikusten dugu gaur egun. Horren adibide gabia da Emakume Txokoa, herriko puntu ilun arriskutsu baten kokaturik jarraitzen duena, Udal Gobernuak arazo horri konponbidea emateko erakusten duen benetako borondate faltaren erruz.

Duela bi legealdi, Udaleko Segurtuasun kontseiluak obra proiektu bate egin zuen zerbitzuaren kokapen arriskutsuari konponbidea emateko, zerbitzura sartzeko pasabidea bat irekiz. Oinarri-oinarrizkoa eta egiteko erraza bezain merkea. Baina, duela bost urte, EAJ eta PSOEk uko egi zioten proiektu hori aurrera eramateari gobernuara iritsi orduko. Ezezko hori justifikatze aldera, zerbitzua lekuz aldatzeko borondatea adierazi zuten eta oposizioko alderdiok zein zerbitzuko langileek eta erabiltzaileek gogo onez hartu genuen proposamen hori.

Bost urte igaro dira, ordea, eta zervitzuak bere hartan jarraitzen du. Toki berean eta, larriago dena, herriko puntu ilunenetako bat izaten, bertako langile eta erabiltzaileak arriskuan jarriz egunero. Gogoratu beharra dago denbora tarte honetan pare bat eraso ere jasan duela zerbitzuak.

Luze joko luke bost urte hauetan gai honekin gertatuko guztia orain azaltzea. Laburtuko dugu esanez ahoz zein idatziz kontrkoa adierazi arren, Udal Gobernurentzat ez dela sekula lehentasunezko arazo bat izan Emakume Txokoari kokapen duin eta seguru bat ematea. Eta ondorioz aitortu beharra dago, zerbitzuari leku seguru eta apropos bat emateko ahalmena izanik ez egin izatea, langile eta erabiltzaileen egoera mantenduz, biolentzia instituzional eta matxista dela.

2020ko ekitaldiko aurrekontuan, oposizioaren eskariz Emakume Txokoari kokapen berri bat emateko partida sortu bazen ere, gaiari eman zaion trataera lotsagarria izan da. Udal Gobernua akordio batera iritsi da Eusko Jaurlaritzarekin Lanbide Gelma eraikinera leku aldatzeko. Aldi berean, oposizioko indarren eskariz eta zerbitzuko lan tandearen oniritziz Udaleko Berdintasun batzordeak, PSOE buru duela eta EAJ-ren adostasunaz, Emakume Txokoa ere eraikin horretara eramateko aukera zegoela baloratu eta horretarako lan egiteko konpromisoa hartu zuen.

Garbai gera dadila ez oposizioko alderdiok, ez zerbitzuko langileok, ez dugula inoiz Emakume Txokoa Gelman kokatzeko Lanbiderekin egindako akordioa bertan behera uzteko eskatu. Soilik, Emakume Txokoa Gelmara leku aldatuz gero, baldintza duinetan izatea eskatzen dugu eta, hala uztailean, Lanbiderekin hitz egin eta adostutakoa berrikusteko eskatu genuen, eraikinaren lehen solairlua bi zerbitzuen artean partekatu ahal izantko auekra teknikoki aztertu zedin. Halare, Berdintasun batzordean gestio horiek egiteko erabakia hartu zen aste berean, alkateak eraikinaren behe solairu osoa Lanbideri uzteko hitzarmena sinatu zuen langile eta oposizioari ezer esan gabe eta Berdintasun batzordean aho batez adostutakoari muzin eginez. Horren ostean, jaso izan dugun erantzuna da ez dagoela ezer egiterik, Lanbiderekin hitzarmena sinatuta dagoelako. Gure ustez, hitzarmena sinatuta egotea ez da oztopo Lanbideri proiektua berrikustko proposatzeko. Baina horretarako borondatea behar da, eta EAJk ez dauka. Adar jotzea, egia ezkutatzea, prepotentziaz jokatzea, Batzordeen erabakimena gutxiestea, udal zerbitzuekilko ardura falta… denetarik bururatzen zaigu gertatutako izendatzeko.

Emakume Txokoaren egoera ez da Serdintasun Sailan Udal Gobernuarekin izan dugun tirabira bakarra. Oraindik zain gaude pleno aretoan emakumezkoen erretratuak jartzeko; zain aurrekontuetan generoak daukan inpaktua lantzeko; zain, herriko hirigintza genero ikuspegiz garatuko duen plan integral bat izateko; eta zian ere bai biolentzia matxisten aurkako plana eta protokolo berriak onartzeko, 5 urte baitara iraungita.

Eskuzabalak izan gara, bai, eta konfiantzatik saiatu. Baina honezkero duda batek bizi gaitu, ez jada EAJ-PSOE feminismotik lan egiteko prest egongo ote diren, baizik eta berdintasunean ere sinesten ote duten.

Testuinguru honetan iritxiko gara beste behin Azaroaren 25eko egunera, alderdi guztien artean indrkeria matistari aurre egiteko neurri zehatz eta bentakoak adosteko baldintzak betetzen ez direla, eta biharko udalbatzarra aprobetxatuko dugu bi alderdion artean mozio baten bitartez Udalbatzari zeinbait proposamen luzatzeko.

Proposamen horietako batzuk aurretik betetzen daudenak dira; udal aurrekontuak genero ikuspegiz lantzeko azterketa bat egitea; hirigintza femisnismotik eraikitzeko plan integral bat; urtebeteko epean Emakume Txokoaren segurtasun arazoari konponbidea emateko. Eta beste batzuk berriak, Covid-19aren ondorioz bizi dugun aparteko egoera honetan berandu baino lehen abian jarri beharko liratekeenak, koronabirusak erangindako krisiak herriko emakumeengan izan duen eragina ezagutzeko azterketa bat egitea; adibidez. Beharrezkoa ikusten dugu, halaber, indarkeria matxistaren kontrako behatokia sortzea; pandemia garaian sortu ziren zaintza-sareak babestea; gaztetxoentzako autodefentsa eta jabetze jarduerak antolatzea zein gizonei zuzendutako programak egitea. Besteak beste, maskulinitate eredu berriei buruz, rol sexistgak gainditzeko estrategiei buruz, afektibitateri buruz…

Bukatu aurretik, balioan jarri nahi dugu Berdintasun Saileko teknikarien lana, euren profesionaltasun, eskarmentu eta ahaleginari esker, zerbitzu duina ematen jarraitzen dugulako. Halare, apustu politiko ausart eta zintzorik gabe nekez emango ditugu urrats sendoak emakumeen eskubideen defentsan eta matxismoaren kontrako borrokan. Zuriketa morearekin bukatu eta konpromisoak hartzeko garaia da. Bihar dugu horretarako lehenengo aukera. 2021eko aurrekontuen onarpenean, hurrengoa.

3 IRUZKIN

  1. Emakumearen txoko hori leku arriskutsuan dagoela egi borobila da, eta horrek leku aldaketa eskatzen du, zalantza barik.
    Baina bestalde txoko hau, urte luzeetan kirats ideologikoa darion lau lagunen esparrua izan dela esan beharra dag, non eurek agindu eta kudeatu dutena euren interesen ikuspuntutik.
    Beraz, leku aldaketa bai, baina monopolio ideologikorik ez.

  2. Nork erabaki zuen Emakume Txokoa hor kokatzea?
    Ezker Abertzaleak.
    Eta beharrezkoa da txiringito hori?Zenbat “lanpostu” daude bertan?
    Erantzun mesedez

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen