EH Bilduk 39 emendakin aurkeztu dizkio Aurrekontuen proposamenari

0
657

Udal-taldeak ekonomiaren, herri-zaintzaren, trantsizio energetikoaren, kultura-euskararen, ongizatearen, justizia sozialaren eta berdintasunaren inguruko emendakinak aurkeztu dizkio Udal-gobernuari.

Prentsaurrekoa egin du gaur eguerdian Arrasateko EH Bildu udal-taldeak, eta besteak beste, emendakinak jakitera eman ditu. Azpimarratu du emendakin gehienak trantsizio energetikoari eta justizia sozialari dagozkiela.

EKONOMIA:

Merkataritza Berraktibatzeko Plana partida sortzea: 30.000 €

Arrazoia:

“Herriko auzo ezberdinetan merkataritza sufritzen ari den krisiari aurre egiteko beharrezkoa ikusten dugu berau berraktibatzeko eta biziberritzeko plan estrategiko bat garatzea. Alde zaharrean zein auzoetan”.

Autokarabanentzako Gunea egiteko plana sortzea: 100.000 €

Arrazoia:

“Honelako proiektu batek turismo jasangarria erakarriko du herrira eta honek ekonomian ere eragina izango du”.

Azoka Berria Berplanteatzeko Bagara Proiektuak mahaigaineratu eta bertatik proiektu bat’ gauzatzeko partida sortzea: 40.000 €

Arrazoia:

“Lehen sektorearentzat garrantzi berezia duen espazioa izateaz gain, honen erreforma eta eraberritze proiektuak espazio anitza eta multidiziplinarra sortzeko aukera ematen digu”. 

15 x 40 metroko zabalerako karpa erostea hainbat ekintza ekonomiko eta kulturaletarako partida sortzea: 75.000€

Arrazoia:

“Ekonomia, kultura, herrigintza, jaiak eta bestelako ekintzak antolatzeko karpa bat erostea proposatzen dugu. Gaur egun alokairu bidez ematen den zerbitzua urte gutxiren epean amortizatuta legoke”. 

HERRI ZAINTZA – HERRI HOBEA

Portaloia Eraberritzeko obrak egiteko partida: 80.000 €

Arrazoia:

“Ondare historikoa da eta udako higatzeaz gain, begetazioz beteta dago. Egoera onean mantentzeko lanak”. 

Zerrajerako Arkua Eraberritzeko obrak egiteko partida: 80.000 €

Arrazoia:

“Ondare historikoa da eta oso egoera txarrean dago eraikina. Egoera onean mantentzeko lanak”. 

Arrasateko Ondare Historikoaren Inbentarioa egitea partida sortzea: 10.000 € 

Arrazoia:

“Inbentario honek ondarea kuantifikatu, honen egoeraren gaineko azterketa egin, eta hauen jabetza, zaintzak eta ardurak jasoko ditu. Baita ondarea babesteko aholkuak jaso ere”. 

Herriko Ondare Historiko eta Kulturala Haurren artean APP baten bidez zabaltzeko proiektua gauzatzea’ partida berria sortzea: 15.000 €

Arrazoia:

“Egun teknologia berriak bitarteko oso interesgarria dira transmisio kultural eta historikorako. Arrasateko ondarea gazteenengana irits dadin tresna garrantzitsua izan liteke aplikazioa”.

Arrasatek Hezi proiektua babesteko partida berreskuratzea: 20.000 €

Arrazoia:

“Arrasatek Hezi proiektu parte-hartzailea osotasunean, bere lan ildo guztiak jorratuz, garatzeko. Arrasatek Hezi proiektuak hezkuntza eta gazteria sailak batzen ditu herriko hainbat eragilerekin batera”.

Hileta Zibilentzat Espazioa sortzeko proiektua egiteko partida sortzea: 40.000 € 

Arrazoia:

“Laikotasunez agurtzeko eskubidea gauzatzeko proiektua egitea proposatzen dugu. Uste dugu udalak espazio duin bat atontzeko proiektua egin behar duela eta zerbitzua gauzatzeko bestelako aspektu batzuk ere aintzat hartu”.

Bizikletak Garbitzeko Gunea: 5.000 €

Arrazoia:

“Bizikleten eta mendi bizikleten gorakada handia egon da Arrasaten eta erabilera hau sustatzeko neurri ezinbesteko bezala bizikletak garbitzeko gune duinak egon behar direla uste dugu”.

TRANTSIZIO ENERGETIKOA ETA EKOLOGIA

Arrasateko Energia Kontsumoaren Azterketa eta Efizientzia Plana egiteko partida sortu: 10.000 € 

Arrazoia:

“Ezinbestekoa da lehenbailehen neurriak hartzea energia alorrean, lehentasunezkoa baita energiaren murriztea. Horretarako udal azpiegituren energia ohiturak ezagutu behar ditugu, eta efizientzia energetikoa aztertu. Horregatik, azterketa honetan:

1) Udalaren esku dauden eraikinen kontsumoa, hala nola kaleko argiztapen eta zerbitzuen azterketa egitea. Energia xahutzeak identifikatu, eta energia modu eraginkor eta zentzudun batean erabiltzeko plana egin. 

2) Herrian sortu daitezkeen energia iturri berriak aztertzeko azterketa

Trantsizio energetikorako Laguntza Bulegoa sortzeko partida sortu: 20.000 €

Arrazoia:

“Krisi energetikoaren aurrean herritarrei energiaren inguruko informazioa errazteko informazio bulego bat martxan jartzeko proposamena da. Besteak beste, gas eta elektrizitate faktura eta kontsumoak ulertzeko informazio gunea izateko bokazioaz gain, tarifen eta konpainien migrazioetan lagunduko luketen teknikariez osatuta egongo litzatekeena”.

Kulturolatik Musakolara Bidegorri proiektua gauzatzeko: 40.000 €

Arrazoia:

“Kulturolatik Musakolara bidegorri duin eta eroso bat egoteko premia ikusten dugu. Bidegorri sare osoa osatzeko beste urrats bat gehiago”.

Mojategi Futbol eta Errugbi Zelaietan LED Argiztapena jartzeko proiektua bideratzea,  NextGeneration bitartez adibidez.

Arrazoia:

“Gehien kontsumitzen duten argiteriak dira Arrasaten, eta 4-5 urtetan amortizatuko litzateke. 500.000 € (Nextgeneration)”.

KULTURA ETA EUSKARA

Kulturoalarako Dinamizatzailearen figura sortzea, kultur taldeen dinamizaziorako partida sortzea: 20.000 €

Arrazoia:

“Kultur talde, eragile eta ikasleen arteko sinergiak sortzeko ezinbestekoa da dinamizatzailearen figura. Dinamizazio honek kultur eragileen arteko elkarlana eta sorkuntza bideratzeko baliatu behar da”. 

Juan Arzamendi Musika Etxean Garatuko den Musikari Lotutako Sormen Beka bat sortzeko partida sortzea: 15.000 €

Arrazoia:

“Instalazio hauek sorkuntza musikalera bideratzea proposatzen dugu, horretarako berariaz sortutako beka batekin. Egonaldi artistiko honek musika izango du ardatz. Euskal artisten lanak bultzatzeaz gain, Arrasate Musikaleko ikasleekin bitartekotza lanak egiteko aukera emango du, musika artistiko eta profesionala ikasleei gerturatuz”.

Etorri berri diren nerabeekin aisia bidez Hezkuntza eta Hizkuntza landu eta partekatzeko partida berria sortzea: 30.000 €

Arrazoia:

“Jatorri aniztasuna lantzeko orduan iruditzen zaigu garrantzitsua dela aisia, hezkuntza eta hizkuntza lantzea aisiaren bidez. Egun eskolek eta hezkuntza ez formalak egiten duten lana sendotzera bideratutako egitasmoa da”.

Nerabe eta Gazteekin Sare Sozial, Blog eta antzeko adierazpenetan euskarazko ekoizpena sustatzeko, partida bat sortzea: 15.000 €

Arrazoia:

“Euskarazko ekoizpena bultzatu nahi bada teknologia berriak dira arlo garrantzitsuenetakoa. Etorkizuneko iritzi emaileak euskaraz jardun daitezen gaurdanik hasi behar gara arloa lantzen”.

Helduen Euskara Ikasketak Doaskotasunez gauzatzeko partida sortzea: 30.000 €

Arrazoia:

“Hiztunak irabazi nahi baditugu ezinbestekoa da erdararen baldintza beretan jokatzea euskarak, helduen alfabetatzea doan eskainiz”.

Mahaiak, Aulkiak eta Kaiolak erosteko partida sortzea: 40.000€

Arrazoia:

“Azken urteetan nabarmendu da  bai Udalak antolatutako ekimenetan bai eragile eta auzotarrek egindakoetan ahulki eta mahaien beharra. Askotan beste Udal batzuei eskatu behar izan zaie eta, beste batzuetan, alokatu egin behar izan dira; beraz, Arrasateko Udalak aulki eta mahai propio nahikoak izatea beharrezko iruditzen zaigu”.

Amaia Antzokia Konpontzeko partida 100.000 eurora igotzea

Arrazoia:

“Amaia Antzokia oso zaharkituta dago, beharrezkoa du konponketa sakona, aulkiak, berogailu sistema, oholtza, hezetasunak etab.”.

ONGIZATEA, JUSTIZIA SOZIALA ETA BERDINTASUNA

Arrasateko Etxe Hutsen Azterketa egitea: 6.000 €

Arrazoia:

“Arrasaten egindako azken etxe hutsen azterketa 2012koa da. Ordutik egoera asko aldatu da, baita alokairua garestitu ere. Azterketa honek etxe hutsen gaineko argazkia emango digu”. 

Etxeetan Igogailuak jartzeko partidak handitu: 50.000 €

Arrazoia:

“Etxebizitzetan irisgarritasuna bermatzeko diru partida handitzea, oraindik gaur gaurkoz etxebizitza asko daude irisgarritasun bermerik gabe”.

Arrasateko Eskoletako Haurrak Nahastu eta Ekintza Komunak eta Partekatuak sustatzeko partida berezia sortzea: 10.000 €

Arrazoia:

“Arrasateko eskoletako haurren artean ekintza partekatuak bultzatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu herri ikuspegitik. Uste dugu egun ekintza gutxi partekatzen dituztela ikastetxeek eta udalari dagokiola duen ikuspegi integralagatik honetan sakontzea”.

Andredetan Proiektua gauzatzeko partida berria sortzea: 20.000 €

Arrazoia:

“Andredetan egitasmoa berriz martxan jartzeko beharra ikusten dugu, egun bizi ditugun erronka feministei erantzuteko tresna ezinbestekoa delako. Berau gauzatu dadin baliabideak jarri behar ditu Udalak horretarako”. 

Aurrekontuetan Genero Inpaktoa ebaluatzen hasteko 20.000 euroko partida berria sortzea

Arrazoia:

“Berdintasun politiketan aurrera egiteko aurrekontuen eta sail ezberdinen garapenean genero ikuspegia txertatzea oinarrizkoa da eta horretarako ebaluazio bat egitea eskatzen dugu”.

Emakume Txokoaren Lekualdatzea exekutatzea: 20.000 €

Arrazoia:

“Gai honen beharra argi eta garbi azalarazi da azken urteetan eta beharrezkoa da gaiari eutsi eta  leku duin eta eroso batean kokatzea”.

Gazte-lokaletan Lanketa hezitzaile integrala gauzatzeko partida berria sortzea: 15.000 €

Arrazoia:

“Gazte lokalak oso topaleku garrantzitsua dira nerabeentzat. Droga prebentzio aktibitatetik harago, uste dugu lanketa hezitzaile integrala egin behar dela”.

Gaztetxokoaren Kontserbaziorako partida igotzea 15.000 €

Aterpe bat Gazteek Aukera izan dezaten taldean, kalean aterpe eta egoera duinetan egoteko: 35.000 €

Arrazoia:

Asko dira herrian zehar gazteek erabiltzen dituzten atarte, arkupe eta abarrak, honek askotan sortzen du bizilagunekin egonezinak , zikinkeriak zaratak etab. Hau ekidite aldera aurreikusi daitezke arkupedun lekuak beraiek kuadrillan egon daitezen.

Neguko Aterpe egoki eta duin bat egokitzeko partida berria sortzea: 20.000 €

Arrazoia:

“Arrasate bezalako herri batek ezin du onartu pertsonek kale gorrian gauak pasatzea, (gai humanitarioa da) eta batez ere negua datorrenean egoera larritu egiten da eta uste dugu beharrezkoa dela aterpetxea zena berreskuratzea, ez eraikin berrian baina bai leku duina dena, babesleku bat izan daitekeena herriko kale, atarte, banketxe eta abarretan lo egin ez dezaten”.

Kale-hezitzaileendako Materiala erostea: 8.000 €

Nerabeen Psikologia Zerbitzuen Beharrak ordaintzeko dirulaguntza: 30.000 €

Arrazoia:

“Psikologia zerbitzua unibertsala eta doakoa izan beharko luke. Osakidetzak eskaintzen duen zerbitzu eskasa oso urrun dago eraginkorra izatetik. Txanponaren beste aldean, ordea, psikologia zerbitzu pribatua dago, guztion eskura ez dauden prezioekin. Diru sarrera txikiak dituzten pertsonek psikologia zerbitzua izan dezaten diru laguntza partida bat sortzea eskatzen dugu”.

Gatazkak Konpontzeko Bitartekaritza Zerbitzua

Arrazoia:

“Herrian gertatu daitezkeen bizikidetza arazoen aurrean, gatazkak konpondu eta akordioak lortzeko zerbitzua martxan jartzeko partida sortzea”. 

Eskolaz Kanpoko Jardueretarako joan ahal izateko dirulaguntzak: 20.000 €

Arrazoia:

“Herriko haur eta nerabe guztiek izan behar dute eskolaz kanpoko heziketa jasotzeko aukera. Askok, berain familien egoera ekonomikoa dela eta ezin dituzte beren intereseko afizio eta gaitasunak garatu, honen aurrean ulertzen dugu haur eta nerabe guztiek izan beharko luketela musika, ingelera, dantza, antzerkia, kirola etab. egiteko aukera”.

Menpekotasunen Prebentzio ekintzak 40.000 eurora

Arrazoia:

“Prebentzio plan integrala gauzatzea”.

Larrialdi Etxeen Parkea Handitzea partida sortzea: 100.000 €

Arrazoia:

“Gaur egun Arrasateko Udalak dauzkan larrialdi etxeak ez dira nahikoak, beteta daude eta, ondorioz, ondoko herrietara bidaltzen dituzte zerbitzuaren beharra duten pertsonak. Beharrezkoa ikusten dugu etorkizunean larrialdi etxe gehiago izatea herriko beharrari erantzuteko”. 

ONGIZATEA

Iturbide egoitzaren kanpoaldeko espazio berria exekutatzea: 20.000 €

Arrazoia:

“Dagoeneko proiektua egina dago, beraz, komeni da berau exekutatzea. Oinarrizkoa pertsona nagusien egoitzaren kanpoaldea txukun, eroso eta egokia izatea”.

EH Bilduren ordezkari Maider Morras, Joseba Ezpeleta eta Kepa Urteagak adierazi dute Aurrekontuen proposamenak “ez diela gizarte eta herri bezala dauzkagun erronkei erantzuten”. Izan ere, “motela eta edukietan eskasa” da.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen