Beheko testua eta argazkia: Arrasateko EH Bildu.
Monterron jauregia aurki hutsik geratuko da, musika eskolak toki berria edukiko duelako. EH Bildutik eraikin historiko hau herriarena izaten jarraitzeko proposamena egiten dugu. Egunerokoan herritarrek erabiliko duten espazioa bilakatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, bizirik eta herriari lotuta egongo dena. Eraikina biziberritu eta ingurunearekin konektatu nahi dugu EH Bildutik, hezkuntza eta aisialdiaren inguruko topagune bilakatuz:
- Herriko familiak haurrekin elkartzeko txoko irekia.
- 9-12 urte bitarteko haurrentzat aisialdi zerbitzua.
- Gizarte kohesioa lantzeko urratsak ematea hezkuntza eragile, elkarte, familia eta udalaren artean.
- Arrasatek Hezi proiektuaren erdigunea, herri hezitzailearen ildoan bidea egiten jarraitzeko.
Aisialdirako toki paregabea da, eraikina beraz horretarako aproposa izateaz gain, Monterron parkea bera, natura, alboan daukalako. Zer hobeto Arrasateko haur eta gaztetxoak naturan jolasean eta natura maitatzen heztea baino?
Herri hezitzailea, herri bizirako gakoa
Proiektu honekin gizarte kohesioa lantzeko urratsak eman nahi ditugu eta herriko hezkuntza arautu eta ez-arautuko eragileen, elkarteen, familien eta udalaren arteko elkarlanetik Arrasaterako proiektu hezitzailea garatu. Orain dela urte batzuk aipatutako eragileen eskutik martxan jarri zen Arrasatek Hezi proiektua berreskuratu nahi dugu. Eremu honetan, besteak beste, Udal Eskola Kontseilua martxan jartzea, Arrasateko herri curriculuma ikastetxe eta eragileei zabaltzea, hezkuntza teknikaria berreskuratzea eta beharrezko eraberritzeak bideratzeko Arrasateko jolasguneen mapa egitea nahi dugu.
EAJk proposatutakoa beste kokaleku batean
EAJk Monterron Jauregian gauzatzeko proposatu duen proiektua Arrasaterentzat interesgarria izan daitekeela uste dugu EH Bildutik, baina kokaleku aproposagoak aztertzea planteatu daitezkeela uste dugu, Garaia Parke Teknologikoa edota Elmako eraikin hutsa adibidez
Zein erreza litzatekeen Monterronen ofizinak eta museo bat ipintzea. Honegatik bakarrik ia, nire bozka duzue. Zenbat lan dagoen Arrasateko gazte eta haurrekin egiteko. Herri kohesioa, ausardiaz hartu behar den gai delikatu baina garrantzitsu hori. Zorionak aldez aurretik!
Ez da horren erreza…Monterron eraikin historikoa den einean, ezin dira edonolako lanak bertan egin.
Aupa!!! Zerbait ume gazte eta familientzat!! Bikain!!