“Iritsi da, Arrasateko herri taldearen hasiera, hasi da lehia. Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu taldera batutako guztiei, partaideei bai gure proiektura batutako Arrasateko komertzio denei. Ttaken oinarria euskara da, eta proiektu polit honi esker zalantzarik gabe gure herrian bultzada izugarria eman diogu Euskaldunon hizkuntzari”.
“Nola ez, kasu honetan eskerrak eman nahi dizkiogu lehen saria ahalbideratu digun Txatxilipurdi elkarteari, beste behin gurekin elkarlanean aritzeagatik. Gaurkoan, mihi- bero mahai jolasa eskaini digute,sexualitatea bizitzeko modua eta identitate sexualaren eraikuntza aniztasuna erdigunean jartzen duen jolasa”.
“Hurrengo astean ikusiko dugu berriz elkar, berriro ere eskerrik asko astebetean 500 partaideren langa gainditzearren. Jarraitu egunean behin gutxienez jolasten!”