Egun osoko jaialdia antolatu du Arrasate Musikalek ekainaren 10erako

0
579

Arrasaten Debagoieneko Musika Eskolen Jaialdia ospatuko da, The Potes + AM Bandaren kontzertua, paellada handia,… eta bazkarirako sarrerak jada erosgai dira.

Beheko testua eta irudiak: AM.

Arrasate Musikalek 50. urteurrenaren ospakizunen barne, ekainaren 10erako, larunbata, zenbait ekitaldi antolatu ditu.
Goiz partean, 10:00etan hasita eta 13:00ak arte, DEBAGOIENEKO MUSIKA ESKOLEN JAIALDIA burutuko da. Bertan, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Bergara eta Arrasate Musikaleko musikariak kontzertuak eskainiko dituzte herriko kaleetan jarriko ditugun 3 gunetan (Herriko Plaza, Seber Altube Plaza eta Monterron parkea).

10:00etan Arrasate Musikaleko Gaiteroek, kalejira eskainiko dute herriko kaleetan zehar.

10:30ean Herriko plazan, ekitaldiaren hasiera egingo da.

11:00etan emanaldiak hasiko dira 3 gune hauetan: Herriko plaza, Seber Altube plaza eta Monterron parkea.

Arrasate Musikaletik talde hauek parte hartuko dute: Talde instrumental mixtoak, Folk taldea, Soka taldea, Izan Suzuki taldea, Dantza taldea, Haize egur taldea, Banda Gaztea eta Big Band Gaztea.

13:15ean Arrasateko GARINBAND taldeak Arbolapetatik hasita, kalejira egingo du Herriko plazaraino eta bertan pieza batzuk joko ditu.

14:15ean “PAELLA ERRALDOIA” bazkaria egingo da Kulturola azpian, guraso, bazkide, ikasle eta edozeinentzat.

Arrasate Musikalek jada bazkarirako tiketak jarri ditu salgai 10 urte arte arteko pertsonentzat 7 eurotan, eta 11 urtetik gorako pertsonentzat 10 eurotan. Tiket bakoitzarekin opari bana banatuko da.

Tiket hauek salgai daude Musika Eskolako idazkaritzan (Monterron jauregia), Kajoi, Ezkiña eta Monte tabernetan bai eta Hotel Mondragonen ere.

Ekainaren 5era arte luzatu dugu salmenta epea.

19:00etan, Monterron parkean Arrasateko Banana Shake taldeak kontzertu bati hasiera emango dio eta segidan Arrasate Musikaleko Banda + The Potes taldea eszenatokira igoko dira beraien baterako emanaldia eskaintzeko. Bertan, beraien diskoen temak entzungo dira.

Sarrera doakoa da.

EGUN HORRETAN ARRASATE MUSIKALEKO KAMISETA ETA ZAPIA DUENAK, EKAR DEZALA JANTZITA.

Egun guztia ekitaldiz beterik egongo da. Arrasate Musikaleko 50. urteurrena ospatzeko egun borobila eta zuen parte-hartzea ezinbestekoa izango da antolatuko ditugun ekintza hauei guztiei zentzua emateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen