Eguerdietan ere zabalik izango da Uarkapeko udal-gimnasioa

0
664

Beraz, gimnasioa irekita egongo da 06:30etik 20:30era astelehenetik ostiralera. Udalak ere jakitera eman du Musakolako kiroldegiaren 2024ko ordutegiak eta egutegia.

Beheko testua eta argazkia: Udala

Kirol abonua duten herritarrek dagoeneko posible dute Uarkapeko gimnasioa etenik gabe erabili aste barruan, izan ere, 2024ko aurrekontuekin batera sartu baita indarrean Uarkapeko ordutegi berria. Orain arte, gimnasioa eguerdian itxi egiten bazen ere, gaurtik
aurrera etengabe irekita izango da astelehenetik ostiralera 6:30 eta 20:30 bitartean.

Ordutegia luzatzearen erabakia urte luzez erabiltzaileek egindako eskaera bati erantzunez hartu da. Hain zuzen, eguerditako lan atsedenaldia aprobetxatu nahi duten erabiltzaileei zuzenduta. Modu honetan, zerbitzu hobea eskaintzeaz gain, erabiltzaile eta abonamendu
gehiago izatea espero du Arrasateko Udalak.

Uarkapeko gimnasioa irekia den bitartean, doako kirol aholkularitza zerbitzua izango da bertan.

2024ko egutegi eta ordutegiak

Uarkapeko zein Musakolako kiroldegien irekiera egun eta ordutegiak jasotzen dituen egutegia dagoeneko Musakolako kiroldegian jaso daiteke. Bertan jasotzen dira urte osoan zehar bai Musakolak eta baita Uarkapek ere izango dituzten erabilera ordutegiak. Bestetik,
kanpoko igerilekuen irekiera eta itxiera datak ere ageri dira, udako ordutegi bereziekin.

Kirol-abonua ordaintzeko laguntzak

Kirol-abonuak ordaintzeko laguntzak izango dira ikasleentzat (%25) eta diru sarrera baxuko pertsonentzat (%25etik %75 artekoak). Berritasun gisa, prezio murriztua ere egongo da 65 urtetik gorakoentzat (% 25eko deskontua) instalazioak 16:00ak baino lehen erabiltzen
badira. Eskaerak 2024/1/31 baino lehen aurkeztu behar dira BAZ-en edo www.arrasate.eus -en.

Kirola egiten jarraitzea sustatzeko, urteko 10 abonu zozketatutako dira urteko abonua berritzen dutenen artean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen