Zapatu honetan, azaroak 5, ekitaldia, kontzertuak,… izango dira Arrasateko Gaztetxean.
Kartela: Debagoieneko Ernai.
AGAKOk eta Debagoieneko Ernaik ondorengo ekitaldiak antolatu dituzte zapatu honetarako, azaroaren 5erako:
- 20:00etan poteo musikatua Iratitik Gaztetxera
- 22:00etan ‘Gazte-borrokak merezi du!’ ekitaldia
- 22:30ean Eten eta Lehen lerroa taldeen kontzertua, 5 eurotan
- Ondoren pintxada kolektiboa
Ekitaldietako antolatzaileek ziurtatu dute “sarrerako dirua eskualdeko Ernaiko kideek jasotako multak ordaintzeko bideratuko dela”.