Testua: Intxorta 1937 kultur elkartea.
Euskal Gobernuak, 2016ean torturaren inguruan garatutako txostenak, oso datu larriak azaleratu zituen orban honi buruz, errekonozimendurantz lehen pausoa jarriz. Txostenak ordutik ordea ez du bestelako ibilbiderik izan eta ein handi batean, txosten zintifikoek gizarteratzeko duten sailtasuna jartzen dugu zentroan.
Film honek funtsio hau betetzen duelakoan gaude, eta Giza Eskubideen urratze iraunkorren arlotik, bere programazioa ezinbestekoa dela ikusten dugu gure herrian, Arrasaten ere, arrasatear asko torturatuak izan dira.
Dokumentalak, Euskal Gobernuaren Kultura saila eta Gogora Institutuaren babesa dauka, eta gainera berezko balio kultural eta zinematografikoa dakartza. Besteak beste, “Donostiako Zinemaldia”, Amsterdameko “IDFA Jaialdia”, edota Biarritzeko “FIPADOC”en aukeratu eta lehiatu da, eta 2022ko “Argia Saria” eta “Jon Arretxe Saria”k eta Madrilen Publikoaren sariak jaso ditu.
Hau dela eta, Arrasateko Udalaren jarrera baikorra txalotu behar dugu, eta datorren ostegunean, irailak 21, arratsaldeko 18:30ean Juan Arzamendi Musika Etxean dokumentalaren emanaldia izango da, ondoren Ander Iriarte egilearekin solasaldia izango dugalarik.
Sarrera librea da.
Sinopsia: Anderrek, beste pertsona askok bezala, bere aitak komisaldegi hartan benetan jasan zuena tortura izan zela susmatzen du. Bere susmoak argitzeko, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren esparruan egindako “1960-2014 bitartean Euskadin izandako tortura eta tratu txarrak ikertzeko Proiektua” ezagutuko du. Ikerketa honetan argitaratutako emaitzek izututa, proiektuan parte hartu zuten medikuntzan, psikologian, psikiatrian eta abokatutzan aritutako pertsonekin elkartuko da berriro, “tortura psikologikoa”, “Istanbulgo Protokoloa” edo “hurbilketa estatistikoa” bezalako kontzeptuak irakasten baitizkiote eta ipar globaleko torturaren errealitatea.