EAJ-PNVk egoitza ireki du posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko

0
447

Jeltzaleak Iturriotz kaleko 21. zenbakian duten bulegoan daude egunotan eta uztailaren 10 eta 12an ere bertan izango dira 17.00etatik 19.00etara, bertaratu nahi duen orori eskaera egiten laguntzeko.

Beheko testua: Arrasateko EAJ-PNV.

Diputatuen Kongresurako eta Senaturako datorren uztailaren 23an egingo diren Hauteskundeetan botoa eman dezakete Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden pertsona guztiek, bozketa egunean bozkatzea dagokien herrian egongo ez direla aurreikusten baldin badute. Posta bidezko botoa eman dezakete, era berean, gaixotasunagatik edo nolabaiteko ezintasun fisikoagatik bozketa egunean hautestokira joaterik ez dutenek. Zentzu honetan, Arrasateko EAJ-PNV Iturriotz kaleko 21. zenbakian duen bulegoan laguntza eskaintzen ari da posta bidezko botoa kudeatu nahi duen orori. Datorren astean ere bertan izango dira jeltzaleak, astelehenean (uztailak 10) eta asteazkenean (uztailak 12), 17.00etatik 19.00etara. Arrasateko EAJ-PNVk gogoratu du uztailaren 13an (osteguna) amaitzen dela eskaerak egiteko epea eta azken momentura arte ez uztea komeni dela gogoratu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen