EAJ-PNVk Batzokian agertutako pintadak gaitzetsi ditu

0
579

Arrasateko EAJ-PNVk Batzokiaren fatxadan agertutako pintada “bandaliko eta iraingarriak” gaitzetsi ditu, eta “egile intoleranteei” dagozkiela uste du, gizarte demokratiko bati ez dagokion “erradikalismo toxiko baten eramaileei, non errespetuak eta elkarrizketak gizartearen bizikidetzaren zutabe izan behar duten”.  

Pintaketak egin zituztenek testu bat bidali dute Mondraberrira, eta bertan adierazten denez, Udal-gobernuak “kendu egin ditu ‘adierazpen libreko guneetatik’, garbiketa selektiboa aplikatuz eta epez kanpo” ondoko deialdiak:

Euskal Herrian zehar “2020an hildako langileen aldeko elkarretaratzerako, zein urtarrilaren 9ko manifestazioko propaganda”. Gaitzetsi dutenez “Martxoaren 8an ateratako pankartak manifestazioa burutzen zen aldi berean kendu zituzten, baita Guardia zibilak Kepa Arkauz herrikidea atxilotu zuen egunean agertutakoa ere”.

Ekintzaren egileen esanetan “bi partidu hauek (PNV-PSOE) mozal legea urtetik urtera modu itogarriagoan betearazten dute”. Gehitu dutenez, “garbitasunaren izenean zentsura politikoa aplikatzen dutela argi geratu da beste behin”. Adierazpen askatasuna nahi dutela azpimarratu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen