Alderdiak sustaturiko 5. edukiontziaren sistemarekin Arrasatek %68 birziklatu zuen otsailean. Atez atekoarekin Oñatik %72. EAJ-PNVek Beasain jarri du eredu, edukiontzi “adimenduna” duena, eta diruari soilik erreparatuz, adierari du Arrasatek “Gipuzkoako tasarik handienetako bat” duela.
Argazkia: EAJ-PNV.
Arrasateko EAJ-PNVk salatu du arrasatearrak ordaintzen ari diren zabor tasa oso garestia dela. Etxe bakoitzeko 161,76 €-rekin, Gipuzkoako tasarik handienetako bat du Arrasatek.
Ordea, “hurbileko udalerrietan”, “hala nola Beasainen”, edukiontzi “adimendunen” sistema bat erabiltzen duena, “etxeek 143,61 € ordaintzen dute, %12 gutxiago”.
Debagoiena eskualdean, europar elkartasun printzipioa kontuan hartuz, “Kutsatzen duenak ordaindu egiten du”, edota pareko bat: “Gehiago kutsatzen duenak gehiago ordaintzen du”.
Horrek suposatzen du gehien kutsatzen duen udalerriak gehiago ordaintzen duela ingurumenari dagokionez eta ekonomikoki.
Europar elkartasun printzipioarekin ezados agertu da EAJ-PNV: “Arrasaten atez ateko sistema ordaintzen ari gara, Oñatin eta Antzuolan erabiltzen dena”, eredu (ekonomikoki) “garestiagoa” eta “ez hain eraginkorra”, Ander Garay eledunaren ustez.
“Arazoa da” hondakinen kudeaketaren kostu osoa “berdin” banatzen dela “udalerri guztietan”. EAJ-PNVek proposatu du edukiontzi “adimendunak” Arrasaten eta Debagoienean jartzea.
“Beasaingo adibidea argia da: han, etxeek 143,61 € ordaintzen dituzte, eta Arrasaten, berriz, 161,76 €, hau da, %12 gehiago”.
Dendek Goierriko udalerrian “346,23 €-tik gora ordaintzen dute, eta Arrasaten, berriz, 514,20 €-tik gora, %33 gehiago; eta ostalaritzan, aldea %14koa da, Beasainen 589,87 €-koa eta Arrasaten 685,06 €-koa”.





Eta zein da edukiontzi adimendun horien ekarpena?
Badago ikerketarik eginda non horien erabilerak zaborren kudeatze kostua jaisten duen? Eta jaisten badute, zenbat?
Zeren edukiontzi baten aldean kostu altuagoa izango dute seguru.