EAEn murrizketa gehienak kenduko dira ostegunetik aurrera

0
876

Argazkia: MB artxiboa.

Maskara nahitaez erabili beharko da, eta edukieraren muga % 80koa izango da esparru itxietan, 5.000 pertsonatik gorako edukierarekin. LABIa deseginda geratu da.

LABIk gaur arratsaldean egin duen bileran, osasun-larrialdiaren amaiera agindu du EAEn. Ostegunetik aurrera, Covid-19aren pandemia geldiarazteko abian jarritako murrizketa gehienak kenduko dira. Hala ere, nahitaezkoa izango da maskara barnealdeetan, eta kanpoaldeetan betiere segurtasun-distantzia mantendu ezin bada. Gainera, edukiera %80ra mugatzen da 5.000 pertsona baino gehiagorentzako lekua duten espazio itxietan.

Behin osasun-larrialdia desaktibatuta, LABI instituzionala deseginda geratu da. Osasun Sailak kudeatuko du pandemia. Hala ere, pandemia ez dela amaitu eta mehatxu nagusiek hor jarraitzen dutela azpimarratu dute teknikariek. Amaitzeko, Urkullu lehendakariak zuhurtzia eskatu du eta arduraz jokatzeko deia egin du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen