Logoa: Taupa / Kartela eta beheko testua: Arrasate Euskaldun Dezagun elkartetik.
Taupa mugimenduak Durangoko Gazte Eztanda (abenduak 6) egunerako autobusak antolatu ditu, 16-30 urte bitarteko gazteak animatuz. Gasteiztik abiatuko den autobusak geldialdia izango du Arrasaten, goizeko 9:45ean Zalduspen. Itzulera ordua 02:00ak.
16 eta 30 urte bitarteko gazteei eskainitako egitarau berezian, aurkezpenak, mahai-ingurua, lehiaketa, kontzertuak eta ekintza askoz gehiago egongo dira egun osoan zehar. Belaunaldi arteko transmisioa lantzea da ekimenaren helburua, gazteak baitira kultura orain eta gerora biziko dutenak.
Izena esteka honetan eman beharko da: https://taupamugimendua.eus/gazte-eztanda-izen-ematea/
Autobusak 10 euroko kostua izango du, baina gaueko kontzertuko sarrera ere prezioaren barruan sartzen da.





