Dualiak 20. urteurrena ospatu du

0
489

Dualiak Garaia Parke Teknologikoan du egoitza, eta duela 20 urte sortu zen. Interpretazio- eta itzulpen-zerbitzu profesionalak egiten ditu, edozein leku, egoera edo gailutan dagoela ere. 70 hizkuntza baino gehiagotan ematen dute zerbitzua eta 180 interprete inguru dituzte. Dualiak 9.300 hartzen ditu hilean, eta guztira 150.000 minutuko itzulpenak egiten ditu. Itzultzaile gehienak hizkuntzakoak dira eta ia guztiak espainiar estatuan bizi dira. Azken urteotan, enpresa nazioartekotze-prozesu batean murgilduta egon da. Denboraldi bat daramate Latinoamerikako hainbat herrialdetan lanean, hala nola Kolonbian, Mexikon edo Txilen.

Dualiaren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldia Garaia Parke Teknologikoan egin da. Bertan Diego Ramirez eta Juan Carlos Cuesta enpresako bi sortzaileak, Dualia osatzen duten plantillako gainerako kideekin eta enpresarekin kolaboratzen duten itzultzaileen ordezkaritza bat izan dira. Ekitaldian zehar, enpresak 20 urte hauetan izan duen ibilbidea errepasatu dute eta mahai-inguru bat egin dute. Ekitaldia lunch batekin itxi da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen