Droga kontsumoaren arriskuak murrizteko ikastaroa antolatu du Udalak

1
1566

Ikastaroa Hazkunde elkarteak eskainiko du, eta zuzenduta dago “nerabe eta gazteekin lan egiten duten hezitzaile, begirale edo entrenatzaileei”. Izen-ematea zabalik egongo da azaroaren 4ra bitarte.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Udalak ‘Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murrizteko ikastaroa’ antolatu du, “alkohola eta gainontzeko drogen kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko”.

Azaroan emango da ikastaroa eta aisialdi-, kirol-, kultura- eta hezkuntza arloko hezitzaile, begirale eta entrenatzaileei zuzenduta dago.

Izan ere, pertsona hauek nerabeekin eta gazteekin “drogen inguruan hitz egiteko eta prebentzio eta arriskuak murrizteko mezuak helarazteko egokiak izan daitezke”.

Halaber, Udalak iragarri du “formazioan parte hartuko duten pertsonek ziurtagiria jasoko dutela”.

Hona heme ikastaroaren edukien inguruko hainbat xehetasun:

Noiz: Azaroak 10 eta 12, 14:00etatik 17:00etara
Non: Kulturateko Garibai gelan
Hizkuntza: euskara
Hizlaria: Hazkunde elkartea
Izen-ematea: azaroak 4ra arte
https://izenemateak.arrasate.eus/eu/
Gizarte Zerbitzuak: 943 25 20 07

Iruzkin 1

  1. Kaixo,

    Heroina, Sida eta adikzioaren inguruan egindako dokumentala agian interesgarria da ikusteko. Arrasaten ere hildako asko egon zen eta inportantea da jakitea zer gertatu zen berriro ez gertatzeko.

    Gu prest!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen