Doinu beroak, jazza,… eskaini ditu Leo Minax Cuartetok plaza betean

0
489

Publikoak bete egin du Herriko plazako aforoa, musikari brasildarraren laukotea ikus-entzuteko, Ibai-Artek antolatuta, Udalaren eta Jaurlaritzaren laguntzekin.

Brasildar jatorriko abeslari, gitarrista eta konposatzaileak jazza, bossa nova eta bestelako estiloak eskaini ditu Borja Barrueta (bateria), Dario Guibert (kontrabaxua) eta Daniel Garcia Diego (pianoa) taldekideekin.

Halaber, Leo Minaxek eskerrak eman dizkie “kontzertu hau egiteko ideia izan zuen Beñati, Kajoiko Antoniori, Arrasate Blueseko Joni, Arrasateko Udalari eta oro har kontzertua posible egin duten guztiei”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen