DJ Goiko, Jim TNT eta Hankaz Gora Ziorla Festen aritu dira arratsaldean

0
1021

Arratsaldeari dagokionez, Jey Juliwer tabernan Jim TNT bakarlaria aritu da. Ordu berean, Herri Eskolako aterpean, gaztetxoentzako diskofesta izan da DJ Markel Goikolearen eskutik. Bestalde, Beberly tabernan Hankaz Gora taldeak kontzertua eskaini du.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da San Isidro plazan San Isidrocka. Bertan jarritako karpan Hauek, Oihu!, Suzio13, Zeker eta Des-Kontrol taldeak arituko dira.

Igandean beste bi kontzertu

Jaialdia igandean itxiko dute beste bi kontzertuk, eguerdiko 12:30etan hasita. Ziorla tabernan Tolin mariatxia arituko da eta Txinato tabernan Patxi Luque bakarlaria.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen