Divina Comediak aurkeztuko du gaurko LGTBIQ+ planaren ekitaldia

0
1528

Gaur aurkeztuko dute arratsaldeko 19:00etan, Kulturateko Klaustroetan, Arrasateko LGTBIQ+ kolektiboarentzako mugarri izan nahi duen plana. Arrasateko Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, sexu- eta genero-aniztasuna erdigunean jarriz egindako diagnostikoaren eta ekintza planaren lehen emaitzak aurkeztuko ditu.

84 lagun eta hainbat eragile sozialek parte hartu duten prozesu parte-hartzaile honen bidez, kolektiboaren egunerokotasuna zeharkatzen duten esparruak jorratu dira: espazio publikoa, segurtasuna, sexilioa, familia, lana, aisialdia, osasuna, kirola, eskola, kuadrilla eta militantzia, besteak beste.

Divina Comedia aurkezle lanetan

Divina Comedia drag arrasatearrak aurkeztu eta dinamizatuko du gaurko ekitaldia. Aurkerzle lanak bere bakarrizketekin uztartuko ditu, eta ekitaldiaren ostean, LGTBIQ+ kalejira musikatuan DJ lanak egingo ditu.

Aurkezpen bat baino asko gehiago

Aurkezpena ez da ohiko txostena edo erakusketa hutsa izango. Udalaren helburua da ekitaldi hau abiapuntu bilakatzea, Arrasate denontzat eta bereziki LGTBIQ+ pertsonentzat bizigarriagoa, seguruagoa eta inklusiboagoa izango den herri baten aldeko proposamen eta aldarrikapenak plazaratzeko.

Ekitaldia irekia izango da herritar guztientzat, eta gonbidapen berezia luzatu nahi da LGTBIQ+ kolektiboko kideei, komunitateari eta herritar orori: “elkarrekin idatz dezagun gure memoria eta etorkizun kolektiboa. Gure iraganeko gu bakoitzari zor diogu etorkizun hobe bat eta orainaldi bizigarriago bat” adierazi dute.

Aurkezpen ekitaldiaren ondoren ikusgarritasun LGTBIQ+ kaljira musikatua egingo dute.

Hitzordua: GAUR, ekainak 13, 19:00etan

Lekua: Kulturateko Klaustroak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen