Dirulaguntzak aisialdiko ekintzetan parte hartzeko

    0
    781

    Arrasateko elkarteek udarako antolatutako aisialdiko ekintzetan parte hartzeko laguntzak, dirusarrera murritzak dituzten familien seme-alabei zuzenduta.

    Testua: Arrasateko Udala.

    Udaleko Gazteria eta Gizarte Zerbitzuak sailen ekimena da, eta helburua da zailtasun ekonomikoak dituzten familiei erraztea euren seme alabek aisialdiko ekintzetan parte hartu dezaten. Horretarako, laguntzak emango dira, herriko elkarteek antolatutako udako ekintzetan parte hartzeko.

    Baldintzak: SMIa baino diru sarrera txikiagoak dituzten familiak (urtean 13.300 euro).

    Laguntza kopurua: ordaindu beharreko kuotaren %90.

    Interesa duten familiek, Gazte Bulegoan egin dezakete eskaera eta tramitazio guztia. Alarma egoerak irauten duen bitartean telefonoz, 688889120 edo posta elektronikoz gaztebulegoa@arrasate.eus helbidera idatzita egin daiteke.

    Oraingoz, antolatuta dauden ekintzak dira:

    • Udaleku irekiak (2-12 urte), Txatxilipurdi. Izena emateko epea: maiatzak 8.
    • Udaleku itxiak (10-16 urte) Goizueta, Zingira, Ozaeta, Kosta ala Kosta, Txatxilipurdi. Izena emateko epea: maiatzak 8.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen