Desagerrarazitako sahararrak gogoan izan dira, alkatearen parte-hartzearekin

0
521

Bilkurak gogoan izan du, besteak beste, Mohamed Sidi Brahim Basiri liderraren desagerraraztea. Ekitaldian alkate berria Maider Morrasek ere parte hartu du.

Bideoa: Piter Encinas – EH Bildu.

Zemla-ko altxamendu historikoaren 52. urteurrenaren harira, 1970eko ekainaren 17an Mohamed Sidi Brahim Basiri Sahararen buruzagi historikoa desagerrarazi zuten.

Lider hau gogoratzeko eta desagerrarazitako beste saharar guztiak gogoratzeko, atzo bilkura egin zen Biterin, Saguia el Hamra eta Rio de Oro alaben elkarteek antolatuta.

Arrasateko sahararrek eskatuta, atzo bertan alkate izendatutako Maider Morras Azpiazuk ere bilkuran parte hartu zuen. Baita EH Bilduko eta Elkarrekin Arrasateko beste zenbait ordezkarik ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen