Des-Kontrol eta Arkada Socialek iragarri dituzte “oraingoz emango ditugun azken bi kontzertuak”

0
2947

Bi talde arrasatearrek, “bideaz harro”, Aske Jaialdian eta 40 Minutu Rocken parte hartuko dute. Gogora ekarri dute urte hauetan guztietan “kantuak eta ametsak landu ditugula”, eta orain “mailua pausatzeko garaia dela”.

Bideoa: Mauka Musikagintza / Beheko testua: Arkada Social eta Des-kontrol.

DES-KONTROL & ARKADA SOCIAL – BIDEAZ HARRO, LASTER ARTE!

Urte hauetan, Arrasateko errementarien moduan, kantuak eta ametsak landu ditugu, oztopoen gainetik aurrera eginez.

Gure garaiko herensugeei aurre egin diegu; ez dugu beti irabazi, baina inoiz ez dugu amore eman. Zuek izan zarete sua bizirik mantendu duzuenak.

Orain mailua pausatzeko garaia da… baina gogoratu: sua barruan daramagu.

AZKEN BI KONTZERTUAK:

2026/12/26 – @askejaialdia
2027/02/20 – @40minuturock
*sarrerak ostiralean [ekainaren 26an] eskuragarri

Eskerrik asko, bihotzez, bidea gurekin egin duzuen guztioi

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen