Arrasate Musikaleko Bandak eta The Potes taldeak kontzertua eskainiko dute Monterron parkean bihar, larunbata, arratsaldeko 19:00etan. Kontzertua musika eskolak bere 50. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekintzen barruan kokatzen da. Doakoa izango den kontzertua honetan Banana Shake taldeak ere parte hartuko du.