Debagoineko neska gazteen I. Topaketa Feminista gaur bukatuko da Seber Altuben egingo den ekitaldiarekin

0
560

Asteburu honetan Debagoieneko neska gazteen I. Topaketa Feminista gauzatzen ari dira Arrasaten. Egun hauetan egiten ari diren hitzaldi eta tailerretan neska gazte gisa dituzten arazoak aztertzen ari dira, baita arazo horiek konpontzeko antolatzeko beharra ere. Hainbat kultur jarduera ere egin dituzte. Tabu taldearen kontzertua ostiralean Sebero Altuben, eta atzo oihal akrobatikoen ikuskizuna eta Bertso Trama Monterronen.

Gaur izango da topaketaren azken eguna. Gaurko programa tailer berri batekin hasiko da Gaztetxean eguerdiko 12:00etan, 14:30ean bazkaltzeko elkartuko dira, eta 18:00etan Seber Altuben egingo duten elkarretaratzeak itxiko du topaketa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen