Debagoieneko merkatari eta ostalarien aldeko kanpaina eta aldarrikapen kantua aurkeztu dute

0
1256

Gora Herrixa, eutsi merkatarixa! lelopean, ekimenak Debagoieneko merkatariak, ostalariak, merkataritza elkarteak, administrazioak, eragile kulturalak, artistak eta enpresa pribatuak batu ditu herriak bizirik askoz erakargarriagoak direla aldarrikatzeko. Aretxabaletako Arteman Komunikazioa agentziak sustatu du ekimena eta besteak beste, The Potes musika talde arrasatearra eta beste hamaika eragile kultural, dantzari, eta merkatari zein ostalariren laguntza eta kolaborazioa izan du. Negu Gorriak taldearen ‘Gora herria’ kantu ikonikoa moldatu, grabatu eta bideoklipa garatu da, dena Debagoienan eta bertako artista eta profesionalen laguntzaz. “Erronka ezin politagoa izan da, bakoitzak bere etxetik egin du lan, bere zatia gainontzeko taldekideekin elkarbanatuz”, azaldu du Asier Sala ‘The Potes’ taldeko kideak. Gaur aurkeztu dira biak, Arteman Komunikazioaren webgunean (www.arteman.eus) eta zuzen-zuzenean. Aurkezpena baino lehen, solasaldi txiki bat egiteko aukera izan da ekimenaren parte izan diren hainbat protagonistarekin.

Debagoieneko ume, gazte eta helduak aktibatzea da ‘Gora Herrixa, eutsi merkatarixa’ kanpaina koral eta bereziki musikalaren helburua. “Musika, ebaditzeko eta denok batzeko modurik onena” baita, Ainhoa Vitoria Gaztea irratiko esatariak azaldu digunez. “Amets gaiztoa bukatzen zenerako pozgarria eta ilusionagarria zen zerbait sortu behar genuela sentitu genuen” esan du Artemaneko Arantzazu Lagunillak. “Oso ilusionagarria da denok batera bultza egiten dugula ikustea” gehitu du Iker Barandiaran Artemaneko beste kide batek.

Kanpainaren onuradun zuzenak merkatari eta ostalariak badira ere, herritarrak eta Debagoieneko herriak dira proiektuaren fokoa, “etorkizuna aurrera ateratzea da dagokiguna,
indarrez eta positibotasunez” adierazi du Arrasateko Makor dendako Marcek.

Egoerari aurre egiten
Oñatiko D´or Estetikako Dorletak azaldu duenez, merkatari zein ostalarientzat “gogorrena
egoera noiz amaituko zen ez jakitea izan da”. Hala ere, momentu honetan nahiko ondo
berreskuratzen ari direla komentatu dute parte-hartzaileek. Arrasateko Ibai-arte Merkatarien
Elkarteko Jon Apraizen hitzetan “gure bezeroei eskainitako segurtasun neurriei garrantzi
handia eman diegu eta soberan lortu dugula uste dugu”. Eta, Oñatiko enplegu teknikari den
Unai Kortabarriak azpimarratu duen gisan “denon arteko elkarlana beharko dugu egoera
aurrera ateratzeko”.


Informazio gehiago: https://arteman.eus/gora-herrixa/
Bideoklipa: https://arteman.eus/gora-herrixa/ edo
https://www.youtube.com/watch?v=iS4sPqkAA6w&feature=emb_title

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen