Debagoieneko Lanbide Heziketan, ateak zabalik ONLINE

0
956

Martxoaren amaieran egitekoa zen Goiaz!2020 Debagoieneko Lanbide
Heziketaren Azokaren 12.edizioa bertan behera geratu zen. Dena dela, Lanbide Heziketako ikastetxeak ere, Covid-19ak eragindako egoera berrira
egokitu dira, eta ATEAK ZABALIK JARDUNALDIAK ON-LINEantolatu dituzte
datozen 2-3 asteetarako.

Ateak zabalik on-line saio hauen helburua, ikastetxeen eskaintza ezagutzera ematea eta egon daitezkeen zalantzak argitzea da. Ikasleei, gurasoei eta lanbide heziketa ikasteko asmotan dabilen orori zuzenduta daude saio hauek. Ikastetxe bakoitzaren web orrian, aurrez, izena eman beharko da , saioak ondo antolatu ahal izateko. Hemen ikastetxe bakoitzak ATEAK ZABALIK egingo dituen egunak:




Debagoienean Lanbide Heziketako 7 ikastetxe daude, 1.360 ikasletik gora
daude Lanbide Heziketan, eta 24 ziklo desberdin ikasi daitezke. Eskaintza
guztiaren informazioa eta web orrietara lotura, Debagoieneko Mankomunitateko web orrian aurkitu daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen