Jakinarazi nahi dizuegu, antolakuntza-arrazoiengatik, COVID-19 pandemiaren eta osasun-profesionalen kontzentrazioaren gaur egungo egoera kontuan hartuta, gaur egungo itxiera-ordutegia 17:00etan mantentzea erabaki dela, urriaren 9ra arte, Aretxabaleta, Oñati, Bergara eta Arrasateko Osasun Zentroetan.
Gainerako osasun zentroetan eta kontsultategietan (Eskoriatza, Elgeta, Antzuola, Aramaio) ordutegia mantenduko da, 8:00etatik 15:00etara.
Kanpoko kontsultei dagokienez, urtean zehar izaten duten ordutegi bera izanen dute:
- Astelehenetik ostegunera: 8:00etatik 20:00etara.
- Ostiraletan: 8:00etatik 15:00etara; ostiral puntualak izan ezik, horiek arratsaldeko kontsultak irekitzeko ordutegia luzatuko baitute.
PCRren hartunea berriz, larunbat eta igandeetan mantenduko da, goizeko ordutegian, Arrasateko odola ateratzeko eremuan, eta arratsaldeko ordutegira ere zabalduko da, beharren arabera.
Era berean, Bergarako PAC-a irekita egongo da astelehenetik ostiralera 17:00etatik 08:00etara eta larunbat eta igandeetan 24:00etan