Debagoiena 2030ek Ikastetxe-Klik proiektua aurkeztu du

0
697

Gaur goizean Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean Ikastetxe-Klik proiektua aurkeztu du Debagoiena 2030ek. Debagoieneko ikastetxeetan energia aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzeko proiektua da Ikastetxe-Klik. Debagoiena 2030ek bultzatua eta Debagoieneko udalek lagundutako ekimena da, energia eraginkortasunaren alorrean lanean dabilen EkoON enpresaren bidelaguntza izango dute prozesu guztian zehar.

Proiektua ikasturte osoan zehar burutuko da Debagoieneko hamaika ikastetxetan: Aretxabaletako Kurtzebarri BHI eta Kurtzebarri, Arrasateko Institutua eta Arrasateko Herri Eskola, Arizmendi Ikastolako Almen eta Gazteluondo guneak, Mariaren Lagundia, San Martin Herri Eskola, Elgetako Herri Eskola, Luis Ezeiza Herri Eskola, Oñatiko Institutua eta Elkar Hezi.

Agerraldian, besteak beste, Debagoiena 2030ko ordezkaria Aritz Armeztegi, Aretxabaletako alkatea Unai Elkoro, Elgetako Herri Eskolako ordezkaria Libe Iñurrigarro, Arizmendi Ikastolako ordezkaria Iñaki Zumelaga, EkonONeko ordezkaria Monica Monteagudo, Ingurugelako ordezkaria Edurne Ugarte eta Kurtzebarriko ikasle talde bat egon dira.

‘Energia garbi eta merkeena, kontsumitzen ez dena!’ lelopean Ikastetxe-Klik proiektua burutuko dute oraingo ikasturtean Debagoieneko hamar ikastetxek. Ikastetxeen eraikintean energia aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzeko proiektua da. Proiektuaren helburua da, oraingo ikasturte bukaerarako ikstetxeetako eraikinetako energia eta ur kontsumoak murriztea. Horretarako neurri eraginkorral proposatu eta praktikara eraman beharko dituzte.

Energi taldeak

Proiektuaren jarraipena egiteko hezkuntza kominitateko kidez osatutako Energia talde bat sortuko da ikastetxe bakoitzean. Taldeetan ikastetxeko langileak, gurasoak eta ikasleak egongo dira ordezkatuta. Honen helburua eskola komunitate osoaren kontzientzietan aldaketak eragitea da. Ikasturtearen zehar landuko dira ohitura aldaketak eta programazio egokiak. Ikasgela bakoitzean arduradun energetiko bat aukeratuko da, eta bere ardura izango da gelatik irteterakoan argiak itzaltzea, leihoak itxita daudela ziurtatzea berogailua jarrita dagoenean, eta abar.

Urte bukaeran ikastetxeek lortuko duten aurrezpenaren %50a bueltatu egingo zaio ikastetxeari eta Energia taldeko kideek erabakiko dute diru hori non inbertitu. Gainerako %50a inbetituko da efizientzia neurri berrietan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen