DBH eta Batxilergoko gazteei ikasten laguntzeko sarea sortu dute

    0
    1280

    EHU eta NUPeko ​100 ikasle boluntario baino gehiagoko Ikasle Sarea sortu du Unibertsitateko Indar Batasunak(UIB)​, eta DBH, Batxilergo eta unibertsitateko lehen mailetako ikasleei zuzendutako sarea da.

    Testua: Unibertsitateko Indar Batasuna. Argazkia: Universia.

    EHU eta NUPeko ​100 ikasle boluntario baino gehiagoko Ikasle Sarea sortu du Unibertsitateko Indar Batasunak(UIB)​. Baliabide teknologikorik ez dutenentzat, online modalitateko klaseetan galtzen direnentzat edo beste edozein arrazoirengatik beharrezkoa duten DBH, Batxilergo eta unibertsitateko lehen mailetako ikasleei zuzendutako sarea da. Guztiz doakoa eta boluntarioz osatutakoa.


    Laguntza ​Skype, Hangouts, posta edo telefonoz jaso daiteke. Bakoitzaren beharren arabera, aukera dago, ​Arrasaten ere badagoelako UIBko jendea​, aurrez aurre klaseak jasotzeko; beti ere segurtasun neurriak kontuan hartuta.


    Harremanetarako bideakhauekdira​:​uibnazionala@gmail.com​, 688646697 zenbakia eta sare sozialak; Twitter, @UIBnazionala eta Instagram @uib_nazionala. ​Arrasateko kideekin zuzenenan kontaktua nahi izanez gero, 688842682 deituz edo Whatsapp bidez jarri zaitezkete kontaktuan.


    Laguntza hurrengo ​arloetarako dago zehaztuta: Fisika, Kimika, Teknologia, Marrazketa teknikoa, Biologia, Geologia, Matematikak, Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa, Latina, Grekoa, Filosofia, Historia, Artearen Historia, Ekonomia eta Geografia.

    Era berean, ikasleek apunteak bidaltzeko eta elkarbanatzeko aukera daukate, ondoren ikasle guztion eskura jartzeko. Horretarako, ​apunte banku bat sortu da MEGA.nz (https://mega.nz/folder/mmJigCJS#82x26oOt3jfdz8ugBWEXbA​) plataforman, apunteak posta elektronikora bidali daitezke ondoren kolektibizatzeko.


    UIB ​unibertsitateko ​hobekuntza material eta zehatzak eskuratzeko eta guztion interesak defendatzeko 2019an sortutako bateragunea da. Batasun gune bat da, ​ikasle, ikerlari, irakasle, garbitzaileetaabarrenartekoa;beharrezkoak diren aldarrikapenak eta aldaketak modu bateratuan gauzatzea helburutzat duena, baldintzen hobekuntzak gauzatzeko.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen