Ttak!en eskutik, DBH 4 eta Batxi 1ek motibazioa landu dute ‘Sastakai’kin

0
420

Gaztetxeak hartu du gaur, asteazkena, aste honetako lehen motibazio saioa. Bertan, Sastakai taldeko Idoia Tapia eta Irati Velez antzerkigileak aritu dira oholtza gainetik.

Argazkiak: Ttak!

Ttak! gazte taldeak antolatuta, aste honetan bi motibazio saio izango dira Gaztetxean bertan:

Gaur, asteazkena, Sastakai taldeko Idoia Tapia eta Irati Velezek antzerkigileak aritu dira oholtza gainetik.
DBH4 eta Batxi 1-eko neska-mutil ugari bertaratu dira, eta Ttak-ek baloratu du eta bere esker ona azaldu du:

“Ze ondo egon garen gaur @sastakai_ antzerki taldeko @idoia.tapia eta @irati_velez ekin lehenengo motibazio saiuan”.

“Mila esker etorri zarien danoi! Eta mila esker Arrasateko gaztetxeko kidiei etxeko atiak zabaltziarren!!!”. Etzi, ostiralean beste saio bat egingo da, Peru Altube, Leire Etxezarreta eta Unax Iñarrarekin.

Ttak! Instagramen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen