Testua eta argazkia: AEDko lantaldea.
COVID-19ak gure bizimoduan eragindako aldaketen ondorioz, Arrasate literatur lehiaketen oinarrietan moldaketa batzuk egin beharrean gaude eta eskertuko dizuegu, horrenbestez, horren berri ematea. Honako hauek dira, zehazki, aldaketok:
- 1. Datak: Lanak entregatzeko epea maiatzaren 8ra atzeratu dugu eta sari-banaketa ekitaldia ekainaren 11ra.
- 2. Lanak entregatzeko modua: Etxetik lan egiteko agindua noiz arte luzatuko den ez dakigunez, lanak e-postaz bidali beharko dira ezinbestean, hurrengo helbidera: aed@aedelkartea.eus. Ilustrazio eta komikiak eskaneatuta zein argazki formatuan onartuko ditugu.
Gogoratu, bidenabar, hiru lehiaketa dituztela aukeran, ikas mailaren arabera:
· LH5 eta DBH2 artean dabiltzanek, ILUSTRAZIOA, NARRAZIOA eta BERTSOPAPERAK.
· DBH3 eta Batxilergoa2 artean dabiltzanek, MIKROIPUINA, POESIA eta KOMIKIA.
Oinarriak (eguneratuta) eta gainontzeko informazioa lotura honetan topatuko duzue:
https://arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com
Zoritxarrez, egoerak behartuta, opor egunak izan beharko ziren horiek etxealdian igaro beharko ditugunez, anima ditzagun inguruko gaztetxoak barruan daramaten sormena deskubritu eta kanporatzera.