Danborraden erritmoarekin bat egitera animatzen du SUDCek

0
2348

Kartela: SUDC.

Izan ere, entseguak dagoeneko hasi diren arren, oraindik bada lekurik entseguetan eta haurren zein helduen ibilaldi musikaletan parte hartzeko.

Horretara animatu dira jada San Andres auzoko 30 lagun inguru, bertako lehen konpainia sortuz, eta gaurko entseguan esaterako 20 batek parte hartu dute (goiko argazkian).

Umeen entseguak larunbatean hasi ziren, eta zapaturo aurrera eramango dira goizeko 11:00etatik 12:00etara Kulturolan.

Helduenak astelehenetan eta asteazkenetan egiten dira arratsaldeko 20:30etik 21:30era Zaldibarko frontoian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen