Dagoeneko ezagutzen dira Mondragon Unibertsitatearen aurkariak Zilarrezko LEB mailara igotzeko fasean

0
813

Gaur, astelehena, egingo da partiden egutegiaren zozketa.

Ostegunetik aurrera, datorren denboraldian Zilarrezko LEB mailan jokatzeko eskubidea ematen duten 5 plazetako baten alde borrokatuko da gure taldea. Horretarako, bere multzoko txapeldun izan beharko du, edo fase osoko 2. talderik onena (Salou eta Valentzia).

Asteburu honetan Mondragon Unibertsitatea eta Globalcaja Quintanar zein talderekin batera arituko ziren erabakitzeko zegoen. Azkenean, Molletek, Kataluniako Konferentziako txapeldun bezala, eta Alginetek, Levanteko Konferentziako hirugarren bezala, sailkatzea lortu dute eta gure taldearen aurkariak izango dira.

Ordutegiak:

GLOBALCAJA QUINTANAR – MONDRAGON UNIBERTSITATEA2021/05/1310:30
MONDRAGON UNIBERTSITATEA – SAFIR FRUITS ALGINET 2021/05/1410:30
DM GROUP MOLLET – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 2021/05/1513:00

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen