Aurtengo Dragoi Jana San Juan egunez, ekainak 24, egingo da 21:00ean hasita, Biteri Plazan eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, bertan parte hartzeko txartelak salgai daude dagoeneko Irati eta Monte tabernetan, AEKn eta AEDn. Euria egingo balu, ekitaldia Uarkapen egingo litzateke.
Menuari dagokoionean, bertan erretako txuleta edo buger betala, kafea eta txupito bana sartzen dira txartelek 15 euro balioko dute, 12 AED-ko bazkide eta AEK-ko ikasleentzat. Afalostean Dragoi tribiala egongo da.




