Argazkia: MB artxiboa / Testua: Arrasateko Euskaraldia batzordea.
Martxoaren 15ean zabaldu zen norbanakoen izen-ematea eta dagoeneko 1000 arrasatearrek baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian! Geroz eta gehiago gara, baina gehiago izan gaitezke! Arrasateko herritar guztiak animatu nahi ditugu aurtengo Euskaraldian parte hartzera. Belarriprest eta ahobizi zuen txanda da, eman izena Euskaraldian! Maiatzaren 15etik 25era, elkar mugituz egingo dugu!
Gogoratu, beti…
- Lehen hitza beti euskaraz
- Ulertzen duenarekin jarraitu euskaraz
- Euskaldunak euskaldunekin euskaraz!
Euskaraldia.eus webgunean eman daiteke izena, baina gogorarazi nahi dizuegu auzoz auzo mahaiak jarriko ditugula, Euskaraldian izena emateko:
- Apirilak 1: San Andreseko Gudarien plazan (18:30-20:30)
- Apirilak 2: Arimazubiko plazan (18:30-20:30)
- Apirilak 3: Arbolapetan (18:30-20:30)
- Apirilak 4: Musakolako San Isidro plazan (18:30-20:30)




