Laukote arrasatearra ‘We are CRAP’ lana sare sozialetan aurkezten hasi da. Bi urte luzeren ostean, kontzertuetara itzultzekoa da hilabete barru.
Argazkia: @PoliKarpo / Bideoa: CRAP
Bilboko Pookah Sound Studio-an grabatu dituzte abesti berriak, eta ezagutzera ematen dabiltza sare sozialen bitartez, pandemia garai hauetan.
Horretarako, bideo umoretsu bat plazaratu dute, Jaime Lizaranzuk editatua eta Aner Narbaezen bikoizketarekin:
Taldeak gainera iragarri egin du urriaren 16an (zapatua) kontzertua eskainiko duela Suzio 13 taldearekin batera, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Sarrerak salgai jarriak dira honezkero. Egurre CRAP!