Bueltan dira LEK-eko asteburuetako ekintzak zubiaren ondoren

0
172

Testua: Leintz Eskola Kirola.

Pasa den zubiaren ondoren, bueltan dira LEK-eko asteburuetako ekintzak. Aurreko astean komentatu bezala, LEK-eko neska mutilek kirolez aldatu dute. LH 3-4 . mailako ikasleek ikasturteko lehenengo sustapen jardueraz gozatzeko aukera izango dute, eskaladaz alegia. Dakizuen moduan, izen ematea zabaldu genuen eta atzo izan zen ekintza honetan izena emateko azken eguna. Ikasle dexente apuntatu direnez, txandak egin ahala bidaliko dizuegu zein txandatan tokatu zaion zuen seme-alabari. LH 5. eta 6. mailakoak futbolarekin hasi dira aste honetan eta zapatuan ere futboleko txapelketarekin disfrutatzeko aukera izango dute Aretxabaletako IBARRA futbol zelaian. Hemen daukazue asteburu honetako ekintzen kartelak:   ESKALADA LH 3-4 eta FUTBOL TXAPELKETA LH 5-6

Beste alde batetik, azaroaren 23an LEK-eko lehenengo ekintza berezia burutuko dugu, Cazoo Baskonia-Zalgiris Kaunas saskibaloi partidua ikustera joateko antolaketa lanetan hasi gara. Horretarako datorren astean, azaroaren 9an, mezu bat jasoko duzue familia guztiek eta bertan, ekintza honetan parte hartzeko jakin beharreko informazio guztia helaraziko zaizue.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen