‘Botadun Katua’ antzezlana larunbatean Amaia Antzokian

0
237

‘Botadun Katua’ (Charles Perrault idazlearen atzerki moldaketa) ikusteko aukera izango dute Arrasatearrek bihar bost euroren truke arratsaldeko 17.00etan. Oholtzaren gainean Ugaitz Alegria izango da Galder Perezen testuarekin. Glu Glu antzerki konpainiak ekarriko du ekimena Amaia Antzokira.

Galder Pérez, Bilbon jaiotako aktorea. 1993an Gilkitxaro antzerki konpainia sortu zuen, non oraindik aktore eta egile bezala parte hartzen duen. Arte Dramatikoko ikasketak egin zituen Artebin, Bilbon. Ondoren, Ramon Barea eta Itziar Lazkano antzerkiaren eta gidoiaren alorretako pertsona ospetsuekin formakuntza jasotzen jarraitu du. Ia hogei urtez aritu da Radio Euskadin lanean eta lankidetzan. Gainera, ETBn gidoilari gisa lan egin du hainbat saiotan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen