Boniato Crewk irabazi ditu Arrasateko I. Gazte Olinpiadak

0
1752

Garaipena duela bi urte hildako lagun bati eskaini diote, Ilart Losada ‘Kiwi’ri. Txapeldunordeak Kekings izan dira eta hirugarrenak Kutxiputis. Laugarren postua Patxixenak lortu du.

Txarangaren doinuekin, kuadrillek finalerdietako guneetatik Txosnagunera bertaratu dira, hau da, finalaren tokira.

Adin ezberdinetako ikus-entzuleak elkartu dira Kondekua zelaiaren inguruan, eta kuadrillen lana eskertu dute.

Finaleko jolasetan Boniato Crew izan da azkarrena, hau da, goizeko-eguerdiko lehiaketan bezala. Beraz, lehen saria Boniato Crew-rentzako.

Bigarren sariaKekings-entzat izan da:

Hirugarren saria Kutxiputis-entzat:

Laugarrena finalean Patxixena izan da, txapelketa handi bat eginda.

Gainera, Arrasate Rugby Taldeko emakumeek sari berezia eman dute , txapelketan zenbait balore aplikatzeagatik. Saria Maripuris taldearentzat izan da.

Guztiek txalo beroak jaso dituzte, baita Antolakuntzakoek ere egindako lanagatik ere, zorionak guztiei!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen