Boleibola lantzen hasiko dira LEK-eko ikasleak

0
1551

Azaroaren 22an, LH 3-4 eta LH 5-6 mailako ikasleak, Leintz Eskola Kirolak Ixotu Hockey Irristaketarekin elkarlanean antolatutako topaketan parte hartu zuten. Hemen dituzue topaketako argazkiak: LH 3-4 eta LH 5-6.

Datorren bi asteburuetan atsedena izango dute ikasleek, eta abenduaren 13an berriz itzuliko dira, Boleibol topaketarekin. Aurten, LH 3. eta 6. mailako ikasleek hasteko aukera izan dute boleibola lantzen, eta hurrengo hiru asteetan zehar kirol modalitate hau landuko dute.

LEK-etik gogorarazi nahi dute ikastetxeak WhatsApp kanal bat jarri duela ikasleei eta familien artean informazioa partekatzeko. Bertan, asteburuko kartelak, bideoak eta izen emateak zabaltzen dira. WhatsApp kanala jarraituz, zuzenean iritsiko zaie informazioa beste edozein mezu bezala. Canaleko esteka jarraian dago: WhatsApp kanala

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen