Ibai-Artek antolaturik, Bilboko taldeak blues, swing, jazz, funk eta rhythm & blues estiloak eskaini zituen publikoaren gozamenerako.
Travelling Brothers taldeak osatu du bart Arrasate Blues festibalaren bigarren edizioa, Herriko plazan, ikus-entzule ugari erakarriz.
Ibai-Arte, Udala eta Jaurlaritzak antolaturik, Bilboko talde jendetsuak doinu animosoak eta pausatuagoak tartekatzen jakin izan zuen, eta publikoak orokorrean gustura jarraitu zuen emanaldia.
Talde bilbotarrak eskertu zuen Ibai-Arte elkartearen prestasuna, izan ere, Travelling Brothers hitzartuak zituen 50 kontzertu proposamenetatik, koronabirusaren ondorioz, proposamen denak bertan behera utzi zizkieten, Ibai-Arterena izan ezik.
Izan ere, elkarte arrasatearrak kontzertu-proposamenari eutsi zion COVID-19aren une zailenetan ere, eta atzo gauean azkenik kontzertua egin zen.