Testua: Ibai-Arte
Gaurtik aurrera, bidezko merkataritzako txokolate-tableta gozo bat oparituko da Ibai-Arteko dendetan. Gure balioak, merkataritza solidario eta jasangarriago baten alde zaintzen ditugun bezala, bigarren urtez Harreman GKE-ekin lankidetzan arituko gara bidezko merkataritzako 3.500 txokolate-tableta banatzen. Haurren lan esplotazio bako tabletak dira, nekazarien eskubide laboralak eta soldata justuak bermatzen dutenak. Aukera paregabea txokolatearen gozotasunaz gain, berdintasunaren eta justiziaren aldeko ekintzaz disfrutatzeko.
Aste hau amaitzeko eta Santa Zezilia, musikarien zaindaria, omentzeko, azaroaren 26an, gure kaleetako giroa herriko musikaz beteko da. 17:30etik aurrera, Gazte Taldeak kalejira txiki bat egingo du alde zaharreko hainbat tokitan, eta 19:00etan Arrasate musikaleko gaiteroak izango dira gure herriko merkataritza girotzeko arduradunak. Tokiko merkataritzaren alde egiten dugulako, eta bizirik mantentzeko modurik onena gure kulturarekin lankidetzan aritzea dela uste dugulako, erosketa-esperientzia aberasgarria izan dadin. Horregatik elkartu dira Ibai-Arte eta Arrasate musikala, gure ingurunea, ingurumena eta kultura zaintzeko. Azken finean, mezu hori helarazi nahi dugu Black Arrasaterekin.
Azaroaren 27an ordea, larunbata, Ibai-Artek bere lehen moda-desfilea ospatuko du herriko bizilagunekin batera, hauek modelo izango dira udalerriko denda eta komertzioen eskaintza zabala erakusteko. Desfilea 19:00etan izango da Herriko Plazan, 30 metroko pasarelarekin. Desfilean parte hartzen duten establezimenduak honako hauek dira: Angela Estetika Zentroa, Bea Lentzeria, Elkoro Bisuteria, Ennea, Josle, Kapikua, Kili-Kolo, Lirain Arrasate Estetika, Markiegi, Nua Estetika Zentroa, Portaloi Optika, Promise, Resusta Karrikiri, Sikol Lentzeria, Tipi-Tapa, Troko, Ume, Xarma ileapaindegia eta Zubiaga Bitxitegia.

Ekitaldiaren amaieran, herriko artista txikien artea erakutsiko da, Udaletxeko hormak argiz eta kolorez betez.
Asteburu artistiko eta kultural hau, tokiko merkataritzan erostea beti esperientzia hobea dela erakusteko eta Black Arrasate errematatzeko modurik onena dela uste dugu.
Azken finean, gure erosketetan gizarte eta ingurumen irizpideak lehenetsi nahi ditugu eta Harreman GKEren espiritua udalerri osoan ezagutaraztea: “Inork ezin die guztiei lagundu, baina denok lagun diezaiokegu norbaiti”.
Ibai-Arte, Arrasateko herritar guztien arteko laguntzaren aldeko mundu bidezkoago eta lokalago baten alde!
Ibai-Artek antolatu du ekimena, Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.