Black Arrasate eta Fair Saturday ekimenak ospatuko ditu Ibai-Artek

0
782

Testua: Ibai-Arte.

Black Arrasate

Ibai-Artek bidezko merkataritzako 3.000 txokolatezko kakahuete poltsatxo banatuko ditu bezeroen artean.

  • Udalerrian erosketak egitea aldarrikatzen du Black Arrasatek
  • Erosketa-esperientzia bi aldiz aberasgarriagoa izango da
  • Kontsumo iraunkorra sustatzen dugu
  • Harreman GKEekin elkarlanean dihardugu bidezko merkataritzaren alde
  • Arrasaten erostea beti da gozoagoa

Aurten ere, Arrasatek herrian bertan egiten diren erosketen alde egiten du, txikizkako merkataritzari laguntzeko. Tokiko dendetan erosketak egiteak zergak herrian geratzea dakar, eskualdeko ekonomia indartuz eta udalerrian enplegu gehiago sortuz.

Erosketa-esperientzia, beraz, bi aldiz hobea izango da, ez bakarrik arreta pertsonalizatuagoa izango delako, hurbilagoa, salmenta osteko zerbitzu ezin hobeaz, baizik eta bi aldeek lortutako onura guztiak etxean geratzen direlako.

Klima-aldaketaren alde ere egiten da, herrian bertan erostea iraunkorragoa baita karbono-aztarna txikiagoa delako.

Arrasateko saltokietan erosketak egiteak saria du. Herriko dendetan egiten den erosketa bakoitzak bidezko merkataritzako txokolatezko kakahuete poltsatxo bat jasoko du, baina erosketa esperientzia gozoagoa da une oro antolatzen ditugun ekitaldi, promozio, zozketa eta abarrei esker.

Hirugarren urtea da Arrasateko GKE honekin elkartasun-ekintza hau burutzen dugula, herrialde behartsuenei laguntzeko konpromisoarekin bat gatozelako. Horretarako, 3.000 txokolatezko kakahuete poltsatxo doan banatuko ditugu gure bezeroen artean. Egun hauetan, transakzio ekonomiko hori gozoki batekin amaitzea nahi dugu, eta, aldi berean, Harreman GKErekin elkarlanean dihardugu bidezko merkataritzan sentsibilizatzeko.Harreman GKEk izugarri eskertzen du Ibai-Artek ematen dion ekarpena keinu horren bidez, produktuen jatorria ikusarazten eta hornitzaileari onura justuagoa eta bidezkoagoa bermatzen laguntzen baitie.

Azken finean, gure erosketetan gizarte- eta ingurumen-irizpidea lehenetsi nahi dugu. Eta Harremanen espiritua udalerri osoan ezagutaraztea: “Inork ezin die guztiei lagundu, baina denok lagun diezaiokegu norbaiti”.

Fair Saturday ekimena

Eta gainera, kanpaina bukatu eta Fair Saturday ekimenarekin bat egiteko, azaroaren 26an, 12.30etan, Herriko Plazan, bi Big Band izango ditugu parez pare! Gasteizko BigBand-a eta Arrasate Musikaleko Big Band-a.

Ibai-Artek antolatu du ekimena, Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

* Ibai-Arteko bazkide ez bazara baina elkartearen edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu, deitu 688734149 telefono

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen