“Bizitza eta duintasuna babesteko publikoaren defentsa” [Arrasateko pentsionisten testua]

0
406

Covid-19ak ikusarazi ditu erresidentzia eta Osakidetzari buruzko jardueraz hainbat aspektu guk lehendik zalantzagarriak ganituenak eta horregatik garratntzitsua da aliantzak ehuntzea beste sektoreekin, indarrak batzea, zeren eta garbi gelditu baita gizarte osoaren arazoa dela eta denok batera heldu behar diogula auziari, gauzak aldatzea nahi badugu. Honela bada, zainketaren eredu berria eskatzen ari gara etxean eta erresidentzietan eta Osakidetzari dagokionez, erabat nabarmen gelditu da nola lehen arreta hala ospitalekoa eta funtsezkoak direla egoera prekarioenak detektatu eta bere osoan tratatzeko, horregatik hornitu behar da baliabide handiagoak (humanoak, materialak etb.) jarriz.

Eta erresidentziak eta Osakidetzak covid-19arren pandemia honetan demostratu dute ongizate-estatuaren funtsezko bi euskarri direla eta gizarte osoaria dagokiola. Defentsa horrekin batera pentsioen sistema publikoak gure lehentasuna izaten jarraitu behar duela garbi daukagu.

Escriv√° jaun Ministroak eta halaber Pedro Sanchezen Gobernuko beste partaide batzuek ere berriro esan dute pentsioen igoera KPI-rekin igotzea bermatuko dutela eta pentsio baxuenek, partikularki ez kontributiboek bataz besteko igoera zertxobait handiagoa izango dutela. Hala ere, pentsioei eustearen inguruan beldurra sortu nahirik edo, hainbat deklarazio egunetik egunera biziagoak dira, sakrifikazioak egin beharko ditugula adierazten dituztenak, alegiak. Ildo horretatik doaz Europako Batzordearen gomendioak eta, batez ere, Gizarte Segurantzaren sistema jasanezina delako etengabeko bonbardaketa, are gehiago kotzazioak langabeziaren ondorioz jaisten ari direnean, koronabirusaren ondorioz.

Berriro ere 1080 euroko gutxieneko pentsioa azpimarratu nahi dugu. Ezin dugu onartu pentsiodunik egotean prekarietate larrienean bizirauten egotea, alargunak nagusiki emakumeak. Autonomia Erkidegoan, legeak aukera ematen du eskatzen duguna ahalbidetuko duten bideak irekitzeko, eta DSBEa borondate politiko baten emaitza den bezala, pentsioen osagarritasuna 1080 euroraino ere berdin izan daiteke posible.

Pentsiodunak aurrera!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen